Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3764

IRAGARKIA, 184/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4 zenbakiko Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da EAEko Administrazio Orokorraren aurka, eta errekurritutako jarduera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko otsailaren 23ko Agindua da, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen artean hutsik dauden lanpostuetarako lekualdatze-lehiaketa arrunta, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 18ko Aginduaren bidez iragarri zena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta azaldu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 14a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala