Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3762

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, 2023ko uztailaren 18koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko (erdi tentsioa) «Larrabizker cto. 10» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linea berria, zeinak 4547 zenbakidun «Markosene» TA eta 901168070 zenbakidun «Larrabizker 5» TZ konektatuko dituen. Proiektua Mungiako udal-mugartean kokatzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2023ko uztailaren 18ko Iragarkian, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko (erdi tensioa) «Larrabizker cto. 10» zirkuitu sinpleko lur-azpiko linea berria, zeinak 4547 zenbakidun «Markosene» TA eta 901168070 zenbakidun «Larrabizker 5» TZ konektatuko dituen. Proiektua Mungiako udal-mugartean kokatzen da. (2023ko uztailaren 24ko EHAA, 140. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko bertsioan, 2023/3586 (2/3) orrialdean,

hau dio:

«Ante esta Delegación, se podrán presentar, bien en soporte físico por escrito (por duplicado), en el registro general de las mismas, o bien a través del registro electrónico general de la Administración Pública de la CAE en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/ web01-sede/es/ o en las formas previstas en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las alegaciones que consideren oportunas en el plazo de en el plazo de 20 días hábiles a partir del siguiente al de la publicación del presente anuncio.»

baina hau esan behar du:

«Ante esta Delegación, se podrán presentar, bien en soporte físico por escrito (por duplicado), en el registro general de las mismas, o bien a través del registro electrónico general de la Administración Pública de la CAE en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/ web01-sede/es/ o en las formas previstas en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las alegaciones que consideren oportunas en el plazo de 20 días hábiles a partir del siguiente al de la publicación del presente anuncio.»

Euskarazko bertsioan, 2023/3586 (3/1) orrialdean,

hau dio:

«Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan ditzaten bai proiektua bai ingurumen-eraginaren azterketa, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Mungiako Udalean edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/»

baina hau esan behar du:

«Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Mungiako Udalean edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/»


Azterketa dokumentala