Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3759

IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria izapidetzeko prozedurei buruzko 5065. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.

Aipatutako prozedurak aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betetzeko.

Aipatutako 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan xedatzen denarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego egokira joan daitezela iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 5 egun igaro baino lehen, jakinarazpena aurrez aurre egiteko.

Epealdi hori igarotakoan, jakinarazpena egintzat joko da legezko ondorio guztietarako bulegora joateko jarritako epealdia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala