Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3757

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpena, hasiera ematen diena Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearen harira irekitako zehapen-espedienteari.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badute epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala