146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 13 orri.)
- EPUB (633 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3751
AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa iraungitzear dagoela-eta, kidego horretako funtzionarioetatik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartuko diren funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak (kidegoa desagertzear dagoenez) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozedura abiarazteko. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez, prozedura horren zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak aldatu ziren.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko proposatutako langileen behin-behineko zerrenda eta prozeduratik kanpo utzitako langileen behin-behineko zerrenda argitaratu ziren.
Ebazpen horren aurka aurkeztutako erreklamazioak berrikusi dira. Beraz, bat etorri beharrez Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 30ean emandako aginduarekin (desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzekoa, gerora 2023ko maiatzaren 3ko aginduak aldatua) eta, zehatzago, agindu horretako hamaikagarren oinarriarekin, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzen diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko desagertzear dauden funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzea. Honako eranskin hauetan sartutakoek osatzen dute zerrenda:
I. eranskina: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan sartzeko proposatutako langileen behin betiko zerrenda, espezialitateak nahiz ondorio-data zehaztuta dakartzana.
II. eranskina: prozeduratik baztertutako langileen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta dakartzana.
Bigarrena.– Aurreko eranskinak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/) eta https://hezigunea.euskadi.eus helbidean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunean bertan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.