Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3748

AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa programa).

1962an Nekazaritzako Politika Erkidea (NPE) sortu zenetik, politika hau egokitu egin da, sektoreko erronken eta herritarren beharrizan berrien arabera, ondoz ondoko erreformen bidez. NPEren azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hainbat erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek, ordezko eta betearazpeneko erregelamenduekin batera, 2023-2027 aldian NPE aplikatzeko oinarriak finkatzen eta arautzen dituzte, egon daitezkeen luzapenak gorabehera.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak) estatu-kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak, Bermerako Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen dituenak, funtsezko aldaketa dakar NPEn, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igarotzen baita, hiru helburu orokorrekin lotuta, hau da, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, besteak beste, Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea.

Orientazio berri horrek subsidiariotasun handiagoa ematen die estatu-kideei. Hala, horiek diseinatu beharko dituzte beren esku-hartzeak, egoera eta behar espezifikoak oinarri hartuta.

Ikuspegi berri horrekin, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023-2027 aldirako Plan Estrategiko Nazionala egin du Espainiak, eta haren helburua da garapen jasangarria lortzea nekazaritzarekin, elikagaiekin eta landa-eremuekin loturikoetan, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Aipatu plan estrategikoa Europako Batzordeak onartu zuen, 2022ko abuztuaren 31n, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez.

Espainiako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalean sartzen diren esku-hartzeak behar bezala ezarri eta kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izan da tresna juridiko egokiak izatea, eta arau-sorta zabala prestatu da Estatuan, ondorio horietarako.

Espainiako NPEPE horretan jaso dira bai lehen oinarriaren esparruan programatutako laguntzaren esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak batera finantzatuta), autonomia-erkidegoan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarri diren eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, Euskadiren kasuan, NBEF funtseko esku-hartze sektorialez eta ordainketa zuzenen bidez egindako esku-hartzeez gain, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

Euskal Autonomia Erkidegoan programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen artean (LGENF) daude nekazaritzako produktuen eraldaketa, merkaturatze edo/eta garapeneko inbertsioei eta baso-inbertsio produktiboei buruzkoak eta, hain zuzen ere, horien esparruan arautu dira agindu honen laguntza-lerroetako batzuk.

Arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko industria eraldatzailerako laguntzei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduak ezartzen du erreferentziako arau-esparru komunitarioa. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa (IAAEF) ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du. IAAEFren helburu nagusia da Batasunaren aurrekontuaren finantzaketa arrantza-politikarako (APE), Batasunaren itsas politikarako eta Batasunak ozeanoen gobernantzaren arloan dituen nazioarteko konpromisoetarako laguntzetara bideratzea. Aipatu erregelamenduaren arabera, estatu bakoitzak programa operatibo bat prestatuko du funts horrek batera finantzatu behar dituen politikak eta lehentasunak aplikatzeko; hala, Euskal Autonomia Erkidegoak IAAEF programaren eragina izango du Espainiako arrantzaren sektorerako, 2021-2027 aldian (Batzordearen 2022ko azaroaren 29ko C(2022)8732 Exekuzio Erabakiaren bidez onartua).

Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu-kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu-kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.

Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:

• Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

• Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

• Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren babespean. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

• Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta elikagaien industrietan inbertsioak egiteko laguntzak, nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinaziotik sortzen diren elikagaiak eskuratzeko. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu aurreko kapituluetako laguntzei. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

• Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza horiek ezin izango zaizkie gehitu aurreko kapituluetako laguntzei. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EE) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren bitartez babestuta daude.

Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute, eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021erako, 2022rako eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen, eta, era berean, laguntza-programa honi dagokionez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta, «www.euskadi.eus», sailari eskainitako eremuaren barruan, eta «Planak eta proiektuak» atalean. Gainera, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023ko deialdiaren oinarriak onartzea (Lehiatu Inbertsioa programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean jasota daude.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023ko deialdia egitea (Lehiatu Inbertsioa programa).

2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

3.– Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Agindu honen II. kapituluan garatuko dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Azken Errege Dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta LGENF eta NBEF nekazaritza-funts europarren gobernantza arautzen du.

2.– Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Agindu honen III. kapituluan garatuko dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2015 Erregelamenduan (EB) eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren barruan sartzen dira. Azken Errege Dekretu horrek Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta LGENF eta NBEF nekazaritza-funts europarren gobernantza arautzen du.

3.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Laguntza hauek Agindu honen IV. kapituluan garatuko dira, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren esparruan sartzen dira. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

4.– Artikulu honetako 1., 2. eta 3. ataletan sartzen ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako proiektuak egiteko laguntzak. Kapitulu honetako proiektuek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.

Laguntza hauek Agindu honen V. kapituluan garatuko dira, eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.

Laguntza hauek Agindu honen VI. kapituluan garatuko dira, eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

3. oinarria.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzari, abeltzaintzari eta basoari dagokiena, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

3.– Handizkako merkataritza-jarduera: norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

4.– Txikizkako merkataritza-jarduera: norbere izenean eta norbere kontura nekazaritzako eta arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

5.– Salmenta-zirkuitu laburra: nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.

6.– Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta merkaturatzea dela ulertuko da, baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada; lehen sektoreko ekoizle batek amaierako kontsumitzaileei egindako salmenta bat abeltzaintzako produktuen merkaturatutzat joko da, helburu horretarako erreserbatutako lokal bereizi batean egiten bada, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

7.– Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

8.– Krisialdian dauden enpresak: estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan (2014/C 249/01) jasotako definizioan ezarritako inguruabarren bat duten enpresak.

9.– Nekazaritza-ustiategia: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren arabera.

10.– Nekazaritza- eta elikagai-industria: nekazaritzako produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak –behar dituzten instalazio osagarriak barne–, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai direnak.

11.– Zuraren lehen transformazioko industriak, egurra menditik ateratzeko baldintza naturaletan erabiltzen dutenak, zura maneiatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren eragiketak (adar-kentzea, trontzatzea eta antzekoak) baino egin ez dituztenak.

12.– Lonja: autonomia-erkidegoetan arrantza-sektorea antolatzeko eskumena duten organoek baimendutako instalazioez hornitutako lekua, zeina portuan dagoen eta zeinetan arrantza freskoko produktuen lehorreratzea kontrolatzen den eta arrantzako produktuak erakusten eta lehenengo aldiz handizka saltzen diren.

13.– Mantentze-lanak: halakotzat hartuko dira hormetan eta lurzoruetan epoxi pinturetan eta tratamenduetan egindako inbertsioak, panelak eta estalkiak ordeztea eta abar, obra berri bati ez dagozkionean eta lokalaren baldintzak nabarmen hobetzen ez dituztenean.

14.– Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

15.– Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

16.– Industria-eraldaketaren aurreko eragiketak: zerrategiko zuraren mozketa, zatikatzea, azala kentzea, trontzatzea, biltegiratzea, tratamendu babesleak aplikatzea eta lehortzea, bai eta zerrategiko zuraren zerratze industrialaren aurreko gainerako eragiketa guztiak ere; baita zerrategiko eragiketak ere, urtean gehienez 20.000 m3 egur biribilkien edukierarekin, zerratzeko, Batzordearen 2022/2472 (EB) Erregelamenduan definitzen den moduan.

17.– Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

18.– Nekazaritza-ekoizpen primarioa: nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

19.– Arrantzako produktuak: arrantzako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak edo horietatik eratorritako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatzen diren eran.

20.– Akuikulturako produktuak: akuikulturako jardueretatik lortutako organismo akuatikoak (bizi-zikloko fase guztietan) edo horietatik eratorritako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatzen diren eran.

21.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak: itsasoan edo barneko uretan harrapatutako produktuak eta akuikulturako produktuak, baldin eta horiek guztiak zerrendatuta badaude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluan, hain zuzen, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean merkatuen antolaketa komuna ezartzen duen Erregelamendua, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dituena, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.

22.– Inbertsio-proiektua: produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.

23.– Nekazaritza-sektorea: nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

24.– Arrantza-sektorea eta akuikultura-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

25.– Nekazaritzako produktuak eraldatzea: nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, emaitza nekazaritza-produktu bat denean, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera.

26.– Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa, garapena eta merkaturatzea: lehorreratzen edo biltzen direnetik xeheka saltzen diren arte arrantzako eta akuikulturako produktuak maneiatzeko, tratatzeko, prestatzeko, ekoizteko eta banatzeko katea osatzen duten lanen multzoa, txikizkako merkataritza barnean hartzen ez duena.

27.– Basogintzako produktuak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea: lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen den zuraren lehen eraldaketarekin bat egiten duten eta enpresaren instalazioen barnean egiten diren zerratu, ekoiztu eta banatzeko eragiketen multzoa (zurari azala kentzea, zatikatzea, biltegiratzea, sailkatzea, babes-tratamendua ematea eta lehortzea).

28.– Arrantza-sektorea: ekonomiaren sektore bat da, arrantza- eta akuikultura-produktuak ekoiztu, eraldatu, garatu eta merkaturatzeko jarduera guztiak barne hartzen dituena.

29.– Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, enpresa berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa berriaren izaera hori mantendu ahalko da enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan.

30.– Produktu ekologikoa: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, produktu ekologikotzat hartuko da produktuaren jatorrizko autonomia-erkidegoan ziurtatutako operadore baten ziurtagiri ekologikoa edo organikoa (zigilu ekologikoa) duena.

31.– Maquila zerbitzua: agindu hau aplikatzeko ondorioetarako, maquila zerbitzutzat hartuko da enpresa batek hirugarren batentzat produktu bat edo produktu horren zati bat egiteko konpromisoa hartzen duen zerbitzu-kontratua.

4. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 2023-2024 ekitaldirako, 15.300.000,00 euro bideratuko dira Lehiatu Inbertsioa 2023 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. II. eta III. kapituluen kasuan, LGENF funtsaren kontura finantzatuko dira, eta IV. kapituluaren kasuan, Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsaren kontura. V. eta VI. kapituluen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 11.300.000 euroko zenbatekoa, honela banatuta:

1.– II. kapitulua finantzatzeko, 4.000.000,00 euro erabiliko dira: 1.000.000,00 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.000.000,00 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

2.– III. kapitulua finantzatzeko, 3.250.000,00 euro erabiliko dira: 750.000,00 euro 2023rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.500.000,00 euro, 2024rako konpromiso-kredituari.

3.– IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 2.500.000 euro erabiliko dira. IAAEFren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, honela banatuta:

a) 675.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 300.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2024. urteko konpromiso-kredituari.

b) 1.575.000 euro Europako IAAEFren kontura; 750.000 euro 2023. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.125.000 euro, 2024. urteko konpromiso-kredituari.

4.– V. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 800.000 euro erabiliko dira. Hortik, 300.000,00 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

5.– 1.000.000 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Zenbateko horretatik 500.000,00 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

B) Erkidegoko LGENF funtsaren kontura, 4.000.000,00 euro; horietatik:

1.– II. kapitulua finantzatzeko, 2.500.000,00 euro erabiliko dira: 678.947,37 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.821.052,63 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

2.– III. kapitulua finantzatzeko, 1.500.000,00 euro erabiliko dira: 528.070,18 euro 2023rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 971.929,82 euro, 2024rako konpromiso-kredituari.

3.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

5. oinarria.– Betekizun orokorrak.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte. Halaber, agindu honetan jasotako laguntza desberdinen betekizun espezifikoak bete behar dira. Hauek dira:

1.– Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko betekizun orokorrak:

A) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

B) Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoizpen-establezimendu batean egitea edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko egitea. Bigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.

C) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten II. kapituluko eragiketak eta IV. kapituluko eragiketak ez osatzea fisikoki edo ez gauzatzea osorik laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

D) II. kapituluko (azken produktua ez bada Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko I. eranskinean jasotako produktu bat) eta III. kapituluko, V. kapituluko eta VI. kapituluko inbertsio-eragiketak ez egotea hasita eskabidea aurkezten den egunean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

E) Egunean izatea indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

Baldintza hau betetzen den egiaztatzeko, kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa. Agindu hori, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da.

F) Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.

G) Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

H) Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauak ere.

I) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako zenbateko zehatzen ordainketak, EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Obligazio horien ordainketak egunean dituela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, berme bat eratu bada, zorra osorik estaltzen duena, interes eta gastu guztiak barne direla.

J) Ez egotea zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, epai irmo bidez, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere ez egotea, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

K) Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzearen ondoriozko arau-hauste larri edo oso larriengatik ebazpen irmo baten bidez zehatuta ez egotea, hain zuzen ere zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio publikoaren dirulaguntzak edo bestelako laguntzak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta, harik eta zehapena bete arte eta, hala badagokio, dagozkion erreparazio eta kalte-ordain neurriak egikaritu arte.

L) Konkurtso-deklaraziorik ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu itun batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

M) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.

N) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

O) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo pertsona juridikoen ordezkaritza legala dutenak ez egotea sartuta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzeko martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri-administrazioen Zerbitzura dauden Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aipatutako kasuren batean edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, bertan ezarritako baldintzetan edo arlo horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoetan.

P) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Q) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

R) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta zigor-arloko delituren bat egin duelako arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izatea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela ziurtatzen duen ebazpen judizial irmoa eman ez bada.

S) Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

T) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak bete beharko ditu, eta hori Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da.

U) 50 langile baino gehiagoko enpresek berdintasun-plan bat izan beharko dute, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan eta urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duena, eta 901/2020 Errege Dekretua, urriaren 13koa, berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen dituena eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa, aldatzen duena).

V) Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzea.

2.– Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza-motaren arabera:

– II. kapituluko eta III. kapituluko eragiketarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzea. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dira (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira. Halaber, Espainiako NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoan ezarritako baldintzak ere beteko dira (Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartua).

– IV. kapituluko eragiketetarako, IAAEFren 2023-2027rako Programa Operatiboan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

– Agindu honen V. eta VI. kapituluetarako, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

– Gainera:

A) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.

B) Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

C) Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabidearekin batera, oinarri honen 7. puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. 5.1.D) oinarrian ezarritako baldintzak betetzeko, agindua argitaratu aurretik aurkeztutakoa onartuko da eskaera-datatzat, betiere hasi ez izanaren akta edo dagokion egiaztapena egin bada.

2.– Eskaera bakarra egingo da establezimendu eta jarduera bakoitzeko.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, oinarri honen 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke:

– Euskara: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/003409

– Gaztelania: https://www.euskadi.eus/servicios/0034209

Eskabidearen ondoko izapideak, hemen egin daitezke:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta, eta

https://www.euskadi.eus/micarpeta.

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

6.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://euskadi.eus helbidean, eta agindu honen V. eranskina da.

7.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).

b) Nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan, eraketa-eskrituraren kopia.

c) Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.

d) Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita.

e) 100.000 eurotik beherako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.

f) 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen III. eranskinarekin bat datorrena.

g) 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, txosten tekniko ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen IV. eranskinarekin bat datorrena.

h) Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko txosten bat.

i) Proiektuan obra zibil bat edo instalazioak egin behar badira, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskabidearen kopia –hala badagokio, oniritzia izan beharko du proiektuak– eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskabidearen kopia.

j) Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

k) Erantzukizunpeko adierazpena, hauei buruz:

• Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak izateaz.

• 5. oinarriko 1. zenbakiko Gtik Vra bitarteko apartatuetan ezarritako baldintzak betetzeaz.

• Agindu honen III. kapituluko laguntza-eskatzaileek, gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan zerrendatutako egoeretako batean ere ez daudela adierazten duen adierazpena aurkeztu beharko dute. Erregelamendu horrek IAAEF ezartzen du.

l) Kasu bakoitzean 26., 32., 38., 44. edo 50. oinarrietako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzeko memoria; halaber, enplegua sortzeko konpromisoa dagoenean, enplegatuko diren langileen kopurua, enplegu-sorkuntza konprometituan proposatutako inbertsio edo gastuek izango duten ondorio aurreikusia justifikatuz.

m) Enplegua sortzeko konpromisoa baldin badago, «Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina). Dirulaguntza eskatu aurreko urtekoa izan behar du txostenak.

n) Bideragarritasun ekonomikoa eta merkaturako irteera normala egiaztatzeko eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainak (ETE) direla egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar ez duten pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan:

• Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldiena.

• Ekitaldi bakoitzeko jarduera ekonomikoen eranskina.

– Sozietateen gaineko zerga aurkeztu behar duten pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan:

• Eskabidea aurkeztu den dataren aurreko hiru ekitaldiei dagokien sozietateen gaineko zerga.

o) Higiezinen erosketan, indarreko tasazio ofiziala eta eraikinak azken hamar urtean laguntzarik jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

p) Laguntza kuantifikatzeko, erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

8.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

9.– Agindu honetako 7.a) apartatuan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

10.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

11.– Eskabideak betebehar guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

12.– Betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari eskatu ahal izango dizkio aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak.

7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:

A) Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

A.1.– Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.

A.2.– Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek, baldin eta higiezin horiek Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatu ahal badira.

B) Obra zibila edo/eta instalazio industrialak egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.

C) Instalazio industrialak eta produkzio-planten ekipamendua egitea (aldagelak, bulegoak eta altzariak, eta instalazioan lan egiten duten langileentzako beharrezko espazioak).

D) Makinak eskuratzea.

E) Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.

F) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzea.

2.– Onuradunak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Salbuespena izango da beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikorik ez badago –hori egiaztatu egin beharko da–.

Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

8. oinarria.– Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

Ez dira diruz lagunduko:

1.– Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

2.– Ikerketa.

3.– Kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

4.– Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

5.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

6.– Eraitsiko diren eraikinen erosketa.

7.– Eraikin edo lokalen erosketa, horiek dirulaguntzarik jaso badute azken hamar urteetan. Era berean, ez dira diruz lagunduko lokalak eraberritzeko inbertsioak, baldin eta administrazio publikoek aurretik diruz lagundu badituzte eta 7 urte igaro ez badira. Bi kasuetan, dirulaguntza hori administrazio eskudunaren aurrean justifikatzen den egunetik edo laguntza hori kobratzen den egunetik zenbatzen hasiko dira epe horiek; zehazki, bi daten artean beranduena den horretatik.

8.– Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioak, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik.

9.– Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioak, salbu 25.4. oinarrian ezarritakoari dagokionez.

10.– Lehendik dauden makinak inbertsio-eragiketa egingo den lokalera edo kokapenera eramateko gastuak.

11.– Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.

12.– Produktuak eraldatzeko, garatzeko edo merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, enpresakoak ez diren langileentzako jangelak, ostatuak eta antzekoak).

13.– Lur-zatiaren mugaren eta establezimenduaren artean lurra berdintzea eta urbanizatzea, azalera eraiki berri bat ere proiektatzen denean izan ezik.

14.– Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak; industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).

15.– Apainketa-lanak eta jolas-ekipoak.

16.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

17.– Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

18.– Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.

19.– Guztira 3.000 eurotik beherakoak diren inbertsioak.

20.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatu dituen inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

21.– Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

22.– Mantentze-lanak, konponketak eta autoeraikuntza.

23.– Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

24.– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak eta antzekoak.

25.– Ez dira inola ere hartuko diruz laguntzeko moduko gastutzat zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

9. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuen muga eta kondizio orokorrak.

Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:

1.– Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 520 euroko modulua egingo da.

Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak bai obra zibileko gastuak –eraikuntza berrien eta berrituen kasuan–, barneko banaketak barne. Horretarako, aipatu mugak ezingo dira gainditu, ezta gainazal berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.

Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.

2.– Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko apartatuan aipatutako metro koadroko modulua.

3.– Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: metro koadroko 100 euroko ekipamendu-kostua eta 10 metro koadroko ratioa lanpostu bakoitzeko.

4.– Finken inguruko itxiturak. Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 40 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako establezimenduaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.

5.– Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 35 eurokoa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.

6.– Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

7.– Enpresaren beraren produktuak dastatzeko denden ekipamendurako gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.

8.– Merkataritza elektronikora bideratutako inbertsioetan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da.

10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik hautatuta. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

3.– Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

4.– Balorazio Batzordearen egitekoak hauek izango dira:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Halaber, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza-motaren arabera.

c) Kapitulu bakoitzak laguntza-mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.

5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari. Proposamenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

B) Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

1.– Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

6.– Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.

11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

2.– Agindu honen II., III., IV., V. eta VI. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balorazioa aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 33., 39., 45. eta 51. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.

12. oinarria.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriko 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Diruz lagundutako zenbatekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura laguntzen den zenbatekoa zehaztu behar da.

3.– Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen dituzten laguntzei dagokienez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura batera finantzatzen den zenbatekoa.

4.– Agindu honen IV. kapituluak arautzen dituen laguntzei dagokienez, Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa.

5.– Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa eta aurrekontu-ekitaldien araberako banaketa.

6.– Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

B) Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

1.– Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

3.– Eskatzaileei dirulaguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko administrazio orokorrak eta bere organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

4.– Agindu honek ondorioak izan eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. paragrafoko b) apartatuan xedatutakoaren arabera. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta, gainera, banakako eranskin baten bidez, ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da.

Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

5.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin bat.

13. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak eta agindu honen laguntza-lerroetako bakoitzeko betebehar espezifikoak; hauek dira horiek guztiak:

1.– Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

2.– Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

4.– Beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea prozedura guztian.

Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka diezaioke egiaztatze horri, baina, orduan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

5.– Establezimendu berrien kasuan, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egon behar dute Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

6.– Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

7.– Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.

8.– IV. kapituluko laguntzen kasuan, onuradunak 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11.2 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu eragiketa gauzatzen den bitartean eta azken ordainketaren dataren ondorengo 5 urteetan.

9.– Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

10.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

11.– Baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

12.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

13.– Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan izan bada, proiektuen balorazio-irizpide gisa, enpresaren batez besteko enplegua handitzea (26., 32., 44. eta 50. oinarrietan ezarritako baldintzetan), hori mantendu egin beharko da onuradunari laguntzaren azken ordainketa egiten zaionetik ondorengo bost urteetan gutxienez.

14.– Agindu honen II. eta III. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela: alde batetik, LGENF funtsak dituela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 47. artikuluaren arabera, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

15.– Agindu honen IV. kapituluarekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, alde batetik, IAEEFren funtsak dituela, 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 60. artikuluaren arabera, V. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

16.– Agindu honen V. eta VI. kapituluekin bat ematen diren laguntzei dagokienez, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

17.– Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

18.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barnean direla, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

19.– Laguntza onartzeak berekin dakar onuraduna eragiketen zerrenda publiko batean sartzea. Zerrenda hori elektronikoki edo beste bide batzuetatik argitaratuko da, Agindu honen II., III. eta IV. kapituluetan ezarritakoaren arabera emandako laguntzen kasuan.

20.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

14. oinarria.– Gauzatzeko gehieneko epeak.

1.– Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

2.– Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2023. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2024ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea.

3.– Zenbait urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2024. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu ahal izango da, 17. oinarriko 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat, 2025eko abenduaren 31ra arte.

15. oinarria.– Inbertsioa gauzatzearen justifikazioa.

1.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo hiru hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa eta diruz lagundu daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen dituena. Era berean, onartutakoaren (hasieran edo aldaketa bidez) eta justifikatuaren arteko edozein alde azaldu beharko da.

b) Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat. Eraikuntza berriaren kasuan, ikus-onetsitako obraren azken ziurtagiriaren kopia eta eraikin hori erregistro egokian inskribatu izanaren egiaztagiria.

c) Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Edo, ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, horren egiaztagiria.

d) Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

e) Fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak). Taula horrek inbertsio bakoitzerako alderatuko du egindako gastua hasieran onartutakoarekin edo azken aldaketaren bidez onartutakoarekin.

f) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

g) Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko enpresaren batez besteko enplegua handitzea proiektuak baloratzeko irizpide gisa erabili bada, 26., 32., 44. eta 50. oinarrietan ezarritako baldintzetan, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako «alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena» aurkeztuko da, onuradunak laguntzaren azken ordainketa-eskabidea aurkeztu aurreko 30 egunetan.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzeari dagokionez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, ofizioz. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka diezaioke egiaztatze horri, baina, orduan, adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Gainera, dirulaguntza-eskabidea aurkezteak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari zuzenean eskuratu dezan beste edozein administrazio publikok egindako agiri guztiak, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. apartatuan.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide horrek arrazoitua izan beharko du.

16. oinarria.– Ordainketa.

1.– Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzearen eskaera eta justifikazioa egin beharko da aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzapena kontrolatu beharko dute. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta sei hilabetean egingo da gehienez ere ziurtapen-lan hori.

2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

3.– Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

4.– Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere sei hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa egin dezan.

6.– Emandako laguntzaren xede den inbertsioak gehieneko epeen barruan egiten ez badira, luzapenak barne, edo emandako laguntzaren xede den inbertsioa egin izanaren egiaztagiriak epe barruan aurkezten ez badira, ondorio hauek sortuko dira:

• LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, LGENFren kargura ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da eta 1306/2013 Erregelamendua (EB) indargabetzen du.

• IAAEF Funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, IAAEFren kargura ordaintzeko konpromisotik aske gelditzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduarekin bat. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen du eta, haren bidez, 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen da.

• Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, agindu honen 19. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

17. oinarria.– Dirulaguntzak emateko kondizioak aldi berean gertatzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

2.– Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren aurrean, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatzea ekar lezake.

Honako hauek jotzen dira funtsezko aldaketatzat:

a) Laguntzaren onuraduna aldatzea (enpresek bat egitea edo sozietate-mota eraldatzea salbu).

b) Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.

c) Inbertsioen kokapena aldatzea.

d) Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

Ez dira onartuko aldaketa gisa, emandako laguntzaren xede den inbertsioa % 70etik behera gauzatzea dakarten aldaketak. Hortik beherako inbertsio-gauzatzea ez-betetzea izango da.

Aldaketek ez dute inoiz ekarriko emandako laguntza handitzea.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honen 4. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

3.– Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain dirulaguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 70 ez bada gauzatzen.

5.– Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu –laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskabidea–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

18. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabide bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 13. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskabidea helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

19. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

d) Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den proiektuaren zenbatekoaren % 70 gutxienez ez gauzatzea.

e) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ez-betetzeagatik eskubidea galtzeari buruzko espedientea egin ondoren –espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan–, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa pro rata temporis egingo da.

Aurrekoa hala izanik ere, ez-gauzatzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 70 gutxienez ez bada gauzatzen, dirulaguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren gain.

Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Arau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

20. oinarria.– Bateragarritasunak.

1.– Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio zenbatekoari.

2.– Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

21. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak kooperaziorako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

Helbide honetan kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

II. KAPITULUA
EUROPAR BATASUNAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO TRATATUAREN I. ERANSKINEAN AURREIKUSITAKO NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ERALDATU, GARATU ETA MERKATARUTZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, ARRANTZAKO PRODUKTUAK KANPOAN UTZITA.

22. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntzon xedea, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea da. Espainiaren NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren (Europako Batzordearen 2022ko abuztuaren 31n onartua) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren esparruan sartzen dira. Azken horren bidez ezartzen dira nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin behar dituzten estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta, eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Produktuak areago integratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa-, garapen- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.

b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.

3.– Hautagarritasun-baldintzak.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako azken produktua duten eragiketak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik gauzatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

d) Azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktua ez duten inbertsio-eragiketak eskabidea aurkezten den unean hasita ez egotea. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

23. oinarria.– Onuradunak.

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

24. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

1.– Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa: Alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen, garatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietan egindako inbertsioak.

2.– Eraldaketa nekazaritzako elikagaien enpresetan. Alegia, produktua biltegiratzen denetik produktu amaitua sortu arte produktua prestatzeko berezko prozesua osatzen duten egitekoak; ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:

a) Enpresak elikadura-katean areago integratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko inbertsioak.

b) Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina eta/edo nazioartekotasuna handitzeko inbertsioak.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.

3.– Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.

4.– Egitura operatiboaren hobekuntza. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.

5.– Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura... Bereziki, honako hauek:

a) Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko proiektuak.

b) Produktuak prestatzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak sortzeko proiektuak (tartean, erakusketa-aretoak eta dastalekuak).

c) Produktuak erakusteko eta/edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.

6.– Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Alegia, ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.

25. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2023-2027 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektorean Esku Hartzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

2.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira, baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

26. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta zenbatespena agindu honen 27. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektu guztiei 45 puntu emango zaizkie.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

2.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei 30 puntu emango zaizkie.

3.– 20 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen dituzten inbertsio-proiektuak izatea. Batez besteko enplegua aurreko urteko edo eskabidearen uneko batez besteko enpleguaren arteko zenbaki altuena izango da.

4.– EAEtik datorren lehengaia erabiltzeari edo/eta kalitate-araubideetara jotzeari honako puntu hauek emango zaizkio:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena denean: 25 puntu.

B) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea. 15 puntu.

C) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea: 10 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 10 puntu.

5.– 20 puntu ematen zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

6.– Gazteek (41 urtetik behera) sustatutako inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

7.– Merkatuko lehiakortasun hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

8.– 20 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

9.– Proiektuko makinen gaineko inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

A) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

B) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 5 puntu.

10.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko guneetan (ABG) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 30 puntu.

B) 2. zaurgarritasun-mailako guneetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduera-guneetan (LJG) daudenak: 10 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

11.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak. 10 puntu.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak izatea: 5 puntu.

12.– 10 puntu emango zaizkie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

13.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

14.– Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

15.– Belaunaldi-erreleboaren ziozko enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

16.– Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

27. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bat bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65 izango da; eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50 izango da; eta eskatzailea ez bada mikroenpresa edo ETEa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 45 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 65 lagunduko da diruz.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

C) Mikroenpresa eta ETEak ez badira:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 5 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 7,5 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 25 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituzten proiektuak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektua. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

f) Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektuek ezingo dute jaso programako urteko aurrekontu-fitxaren % 20a gainditzen duen laguntzarik.

III. KAPITULUA
BASOGINTZAKO AHALBIDEAK ETA BASOGINTZAKO PRODUKTUEN ERALDAKETA, MOBILIZAZIOA ETA MERKATURATZEA HOBETZERA BIDERATUTAKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK.

28. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da inbertsioak egitea basogintzako produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko lanetan; zehazki, egurra eraldatu, garatu eta merkaturatzeko eragiketetan. Laguntzak Espainiako NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoan (Europako Batzordean 2022ko abuztuaren 31n onartua) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduan sartzen dira. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako –NPEren plan estrategikoak– laguntzari buruzko arauak ezartzen dira–Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dira.

2.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltze aldera, azken produktu landuak edo erdi-landuak sortzeko eraldaketa industrialen aurretik zura lehenengoz tratatzeko inbertsioak izango dira. Batez ere zura birziklatzera bideratutako inbertsioak kanpoan geldituko dira.

3.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

• Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.

• Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.

29. oinarria.– Onuradunak.

1.– Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren nortasun juridikorik gabeko erakundeak edo pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, agindu honen 3. oinarriaren 11. atalean definitutakoaren arabera.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

30. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:

1.– Zura lehen aldiz eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak (azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, zura tratatzeko makinak...).

Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez soilik finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Ondasunaren deskribapena, zenbatekoa eta errentamendu-epea adierazi beharko dira. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

2.– Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak: basogintzaren kudeaketa jasangarriaren barnean, basogintzako produktu eraldatuen zaintza-katea egiaztatzeko prozesuetan inbertsioak.

3.– Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak. Inbertsio horiek eraldaketa industrialaren aurreko eragiketa guztietara mugatuko dira.

4.– Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.

5.– Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.

6.– Basogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa eremuan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.

31. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

8. oinarrian adierazitakoez gain, kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko modukoak ez diren inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:

– Bigarren eskuko ekipoak eta makinak.

– Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar.

– Garraiorako ibilgailuak, salbu eta establezimenduaren barrukoak direnak eta soilik egurra (biribilkiak, prozesatuak eta hondakinak) mobilizatzera bideratuta daudenak.

32. oinarria.– Proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta zenbatespena agindu honen 33. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:

A) Basogin-kooperatibek edo, produktuak ekoiztegi bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei 30 puntu emango zaizkie.

B) Basoak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresa berri bat sortzeko emakumeek sustatutako enpresa-ekimenei 15 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

C) Gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresa berriak sortzeko sustatzen dituzten enpresa-ekimenei 15 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

D) 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie.

2.– Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:

A) Proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

B) Nekazaritzaren eta elikagaigintzaren gaineko eskumena duen Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren proiektuei 35 puntu emango zaizkie.

C) Enplegu-sorreraren irizpidea kontuan hartuta:

• 35 puntu emango zaizkie enpresa berriak sortzeko proiektuei, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

• 20 puntu emango zaizkie enpresak sortzeko ez diren proiektuei, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 igotzen badute eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzen badute. Erreferentziako batezbesteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko bi urteetakoa izango da.

D) 30 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektuei, baldin eta erabiltzen duten lehengaien % 70, gutxienez, EAEn ekoitzia bada.

E) 30 puntu emango zaizkie inbertsio-proiektuei, baldin eta merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako bere produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko helburua badute.

F) 20 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

G) 15 puntu emango zaizkie diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuei: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 baino gehiago badira.

H) 15 puntu emango zaizkie basogintza jasangarriko ziurtagirian zaintza-kateko sistemak ezartzeko proiektuei.

I) Merkatuko lehiakortasun hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuei 15 puntu emango zaizkie. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

J) 10 puntu emango zaizkie produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan duten enpresen proiektuei.

K) Belaunaldi-erreleboaren ziozko enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie.

L) Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie. Ez da kontuan hartuko zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira.

M) Lurralde-orekaren irizpidearen arabera:

• 1. zaurgarritasun-mailako arreta bereziko guneetan (ABG) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 30 puntu.

• 10 puntu emango zaizkie 2. zaurgarritasun-mailako guneetan kokatutako inbertsio-proiektuei, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduera-guneetan (LJG) daudenei, baina puntu horiek ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

33. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

a) 20 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.

b) 21 puntutik 40 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

c) 41 puntutik 60 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

d) 61 puntutik 80 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

e) 81 puntutik 100 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

f) 100 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

3.– Batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituzten proiektuak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektua. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Bere basogintza-produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

IV. KAPITULUA
ARRANTZAKO ETA AKUIKULTURAKO PRODUKTUAK ERALDATZEKO, GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

34. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko proiektuak egitea xede dute laguntzek, eta IAAEFren 2021-2027 aldirako Programa Operatiboaren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren babespean daude. Erregelamendu horrek Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsa ezartzen du eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

2.– Kapitulu honetan araututako laguntzek arrantza eta akuikulturako produktuen eraldatze- eta merkaturatze-sektoreetako inbertsioak edo gastuak sustatzeko helburua dute

35. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, oinarri honen 2., 3. edo 4. paragrafoek aipatzen badituzte, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek:

• Kontserbak.

• Erdikontserbak.

• Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.

• Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.

• Aurregosiak.

• Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.

• Arraina oinarri duten produktuen ekoizpena (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

3.– Arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.)

4.– Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

5.– Ezin izango dute IAAEFren dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, horren aplikaziorako aurreikusitako epealdi guztian zehar.

6.– Eskabidea aurkezten denetik, eragiketa garatzen den aldi guztian zehar eta azken ordainketa egin osteko bost urteetan, onuradunak ezingo dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako kasuetan egon.

7.– Ez dira onartuko eskaera egin aurreko bost urteetan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11. artikuluko 3. atalaren arabera Arrantzako Europako Funtsaren, Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren edo Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsaren esparruan iruzurra egin duen operadore batek aurkeztutako laguntza-eskabideak.

8.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

36. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

1.– Diruz lagunduko dira arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko inbertsioak egiten dituzten proiektuak, Batzordeak 2022ko azaroaren 29an onartutako Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsaren Espainiarako Programaren 2.2.4 atalean ezarritakoarekin bat etorriz (C (2022) 8732 erabakia), baldin eta:

a) Produktuek kalitatea eta balio erantsia sustatzen badituzte.

b) Eraginkortasun energetikoa areagotzen badute edo ingurumenaren gaineko eragina murrizten badute, edo arrantzako produktuak banatzeko mugikortasun jasangarria hobetzen badute.

c) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte.

d) Ekonomia zirkularra indartzen badute, honako hauek tarteko: prebentzioa (ekodiseinua eta ekoefizientzia), hondakinen minimizazioa eta prozesuen optimizazioa, nahi ez diren harrapakinen eta azpi-produktuen aprobetxamendu komertziala, baztertutako produktuen erabilera azpi-produktuak garatzeko, giza kontsumora bideratu ezin diren arrantza komertzialeko harrapakinen eraldaketa, eta eraldaketa-jarduera nagusietatik eratorritako azpi-produktuen eraldaketa.

e) 2018/848 (EE) Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluekin bat, akuikultura ekologikoko produktuak eraldatzea sustatzen badute.

f) Operadoreek betearazpen eta ziurtapeneko baldintzak betetzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren eta 2018/848 (EB) Erregelamenduaren arabera, akuikultura ekologikoko produktuei dagokienez.

g) Produktu berriak edo hobeak, prozesu berriak edo hobeak edo kudeaketa eta antolaketako sistema perfekzionatu berriak edo hobeak sortzen badituzte, produktuak eraldatu, zaindu eta merkaturatzeko orduan, proiektu pilotuak barne. Eragiketa hauen egileak honako hauek izango dira:

• Merkaturatze- edo/eta eraldaketa-lanak egiten dituzten arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko eragileak, edo;

• Aurrekoekin lankidetzan aritzen diren eragile teknologikoak edo berrikuntzakoak, edo;

• Espainian aitortutako erakunde tekniko edo zientifikoak, merkaturatze- edo/eta eraldaketa-lanak egiten dituen arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko eragileekin lankidetzan.

2.– Era berean, hautatzeko baldintza da inbertsioak ez egotea fisikoki osatuta edo osorik gauzatuta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik, dagozkion ordainketak egin diren edo ez kontuan hartu gabe. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

37. oinarria.– Laguntzaren gehieneko mugak.

Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzen zenbatekoa.

38. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoari jarraikiz egingo da, eta lehenespena agindu honen 38. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektua estrategikoa izateari eta sektorearentzako bultzada izateari 50 puntu emango zaizkio.

2.– Proiektuaren kokapenari dagokionez, honako puntu hauek emango dira:

a) Arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeek lehentasunezkotzat hartutako udalerri batean kokatuta badago inbertsio-proiektua, 40 puntu emango dira.

b) Proiektua dela kausa instalazioak hirigunetik kanpo kokatu behar badira, 30 puntu emango dira.

3.– 40 puntu ematen zaizkie enpresa eta establezimendu produktibo berriak sortzeko proiektu guztiei.

10 puntu gehituko dira, baldin eta emakumeek sustatutako enpresa berriak sortzeko proiektuak badira. Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

10 puntu emango dira, baldin eta enpresa berriak sortzeko proiektuak gazte ekintzaileek sustatuak badira (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

4.– 30 puntu emango zaizkie diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuei: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 baino gehiago badira.

5.– Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 50 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak badira, 30 puntu emango dira.

6.– Enpresa-motaren arabera, puntu hauek emango dira:

a) Mikroenpresek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat, 20 puntu emango dira.

b) Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa txikitzat hartzen diren enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, 10 puntu emango dira.

c) Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen dituen definizioekin bat enpresa ertainek sustatutako inbertsio-proiektuak badira, 5 puntu emango dira.

Puntu horiek ezingo dira metatu enpresa berriak sortzeko 3. atalean ezarritakoekin.

7.– Hauek sustatzeko inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie: ingurumena eta baliabide naturalak zaindu eta hobetzea, baliabideen kontsumoaren efizientzia handiagoa, hondakinak tratatzeko sistemak, azpi-produktuak hobeto kudeatu eta aprobetxatzea, eta kostaldeko baliabideak eta ezaugarri tradizionalak gordetzen laguntzea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

8.– Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuei 15 puntu emango zaizkie.

9.– Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko edo prozesu berritzaileak ezartzeko edo arrantza- eta akuikultura-sektorerako metodo berriak garatzeko inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

10.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie.

11.– Bere langile propio eta soldatapekoak dituen merkataritza-sail bat duen enpresa eskatzailearen inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

12.– Ingurumen-kudeaketako edo kalitateko ziurtagiria (EMAS edo ISO) egiaztatuta duten erakundeek aurkeztutako proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

39. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

a) 40 puntu baino gutxiago: % 0 lagunduko da diruz.

b) 40 puntutik 69 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

c) 70 puntutik 89 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

d) 90 puntutik 109 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

e) 110 puntutik 130 puntura: % 40 lagunduko da diruz.

f) 130 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

2.– Puntuazio-berdinketa gertatuz gero, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

V. KAPITULUA
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK ERALDATZEKO, GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK

40. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauen helburua da elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea, edo beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak emateko inbertsioak egitea. Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren arabera, jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute. Bereziki, 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

a) Elikagai ekologiko eraldatuak merkaturatzea bultzatzea, lehendik dagoen ekoizpen-mailari jarraipena emanez, eraldaketa- eta merkaturatze-prozesuak hobetuta.

b) EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko inbertsioei laguntza ematea.

3.– Hautagarritasun-baldintzak.

a) Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritza-produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute, eta ziurtagiri ekologikoaren babespean egon behar dute, osorik.

b) Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

c) Eraldaketa-prozesua indarreko araudiaren mende egongo da, eta, bereziki, 848/2018 (EB) Erregelamenduaren 10., 16. eta 24. artikuluetan eta II. eranskinaren IV. zatian adierazitakoaren mende.

4.– Kapitulu honetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie gehitu agindu honetako beste kapituluetakoei.

41. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

42. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

1.– Kapitulu honen eremuan, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira EAEn erregistratutako manipulazio-, elaborazio- eta eraldaketa-establezimenduetako inbertsioak, ziurtatutako produktu ekologikoak egiten dituztenak, osorik, eta honako inbertsio-proiektu hauek lagunduko dira diruz:

a) Handitzeko, modernizatzeko edo aldatzeko proiektuak, eta, bereziki, lehendik dagoen establezimendu bat modernizatzea edo lehendik dagoen establezimendu baten produktuan edo produkzio-prozesuan funtsezko aldaketa dakarren jarduera bat abian jartzea dakarten inbertsioak, hura arrazionalizatuz, berregituratuz edo modernizatuz.

b) Elikagai ekologikoak ontziratzeak eta enbalatzeak ingurumenean duen inpaktua murrizteko makineriari buruzko proiektuak, azterlanak edo inbertsioak, enbalatzeko eta/edo ontziratzeko formatu eta materialetan hobekuntzak ezarriz ingurumen-inpaktuaren ikuspegitik.

c) Sektore ekologikoari maquila-zerbitzuak ematen dizkioten enpresetan eginiko inbertsioak, ekoizle ekologikoek beren berezitasunetara egokitutako zerbitzua izan dezaten, ziurtatua eta lehiakorra.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

43. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2023-2027 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektorean Esku Hartzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

2.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak, agindu honen III. eta IV. kapituluetako laguntzak jaso ditzaketenak.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira, baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

44. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta zenbatespena agindu honen 45. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 45 puntu emango zaizkie.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

2.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei 30 puntu emango zaizkie.

3.– 20 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen dituzten inbertsio-proiektuak izatea. Batez besteko enplegua aurreko urteko edo eskabidearen uneko batez besteko enpleguaren arteko zenbaki altuena izango da.

4.– EAEtik datorren lehengaia erabiltzeari edo/eta kalitate-araubideetara jotzeari honako puntu hauek emango zaizkio:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena denean: 25 puntu.

B) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea. 15 puntu.

C) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea: 10 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 10 puntu.

5.– 20 puntu ematen zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

6.– Gazteek (41 urtetik behera) sustatutako inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

7.– Merkatuko lehiakortasun hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

8.– 20 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

9.– Proiektuko makinen gaineko inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

A) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

B) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 5 puntu.

10.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko guneetan (ABG) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 30 puntu.

B) 2. zaurgarritasun-mailako guneetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduera-guneetan (LJG) daudenak: 10 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

11.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak izatea: 5 puntu.

B) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak: 5 puntu.

12.– 10 puntu emango zaizkie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

13.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

14.– Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

15.– Belaunaldi-erreleboaren ziozko enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

16.– Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

45. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65a izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko atalean sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50a izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 45 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 65 edo % 50 lagunduko da diruz, produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituzten proiektuak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektua. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektuek ezingo dute jaso programako urteko aurrekontu-fitxaren % 20a gainditzen duen laguntzarik.

5.– Edonola ere, laguntza honako hauetan aurreikusitako gehieneko ehunekoetara mugatuko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu-kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEren plan estrategikoak) –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta– eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena.

VI. KAPITULUA
NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK ETA HONAKO JATORRI HAUETAKO ELIKAGAIAK ESKURATZEKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK: NEKAZARITZAKO, ARRANTZAKO, AKUIKULTURAKO PRODUKTUEN, UR MINERAL NATURALEN, EDARI EZ-ALKOHOLIKOEN EDO NEKAZARITZAKO PRODUKTUETATIK ABIATUTA HARTZITUTAKO EDARIEN (ARDOA IZAN EZIK) KONBINAZIOA.

46. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Laguntza hauek produktu hauek lortzeko inbertsioak egiteko helburua dute: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.

2.– Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetako baten bat badute:

a) 24. oinarriak aipatzen ez dituen nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzera, garatzera eta merkaturatzera bideratuak egotea.

b) 30. oinarrian aipatzen ez diren baina EAEn ekoiztutako zura eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko sektorean eginak egotea.

c) 36. oinarriak aipatzen ez dituen arrantza-sektorean eginak egotea.

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan garapena eta berrikuntza erraztera bideratuta egotea, betiere trukeen baldintzak interes komunaren kontra aldatzen ez badira, agindu honen 48. oinarrian deskribatzen diren bezala.

3.– Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren 45. eta 46. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

47. oinarria.– Onuradunak.

1.– Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak izan daitezke agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

Onuradun izateko, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

2.– Ezin izango dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

48. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

1.– Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

A) Eraldaketa–proiektuak.

a) Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.

b) Produktu-sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak; askotariko elikadura-prestakinak, aurrez prestatutako platerak, IV. edo V. gaman sailkatutako elikagaiak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuen bidez hartzitutako edariak, ardoa izan ezik. Fabrikatutako, eraldatutako edo merkaturatutako produktuak nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuetatik edo horien produktu eratorrietatik etorri behar dira.

c) Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika- eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.

d) Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.

e) Eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko inbertsio-proiektuak.

B) Merkaturatze-proiektuak.

a) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.

b) Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.

c) Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.

2.– Era berean, aukeratuak izateko baldintza da inbertsioak ez egotea hasita eskabidea aurkeztean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Baldintza hori betetzen dela ziurtatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ikuskaritza-lanak egingo ditu in situ.

49. oinarria.– Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

1.– Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2023-2027 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektorean Esku Hartzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

2.– Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

3.– Basogintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak, agindu honen III. eta IV. kapituluetako laguntzak jaso ditzaketenak.

4.– Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira, baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

50. oinarria.– Inbertsio-proiektuen balorazioa.

Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, eta zenbatespena agindu honen 51. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideak eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren kondizioei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

1.– Inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 45 puntu emango zaizkie.

Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

2.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren inbertsio-proiektu guztiei 30 puntu emango zaizkie.

3.– 20 puntu emango zaizkie honako inbertsio-proiektu hauei:

A) Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren ordainketaren artean gutxienez hiru lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Enpresa berritzat joko dira, sortu eta lehen bi urteetan.

B) Sortu berriak ez diren enpresen kasuan, laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean enpresako enplegua gutxienez % 10 handitu eta 5 urtez mantentzen dituzten inbertsio-proiektuak izatea. Batez besteko enplegua aurreko urteko edo eskabidearen uneko batez besteko enpleguaren arteko zenbaki altuena izango da.

4.– EAEtik datorren lehengaia erabiltzeari edo/eta kalitate-araubideetara jotzeari honako puntu hauek emango zaizkio:

A) Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak izatea, hau da, erabilitako lehengai gehiena eskatzailearena berarena denean: 25 puntu.

B) Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea. 15 puntu.

C) Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea: 10 puntu.

D) Proiektuaren bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea: 10 puntu.

5.– 20 puntu ematen zaizkie emakumeek sustatutako inbertsio-proiektuei. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

6.– Gazteek (41 urtetik behera) sustatutako inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

7.– Merkatuko lehiakortasun hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuei 20 puntu emango zaizkie. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

8.– 20 puntu emango zaizkie azken 3 urteetan laguntza-lerro hau jaso ez duten enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei.

9.– Proiektuko makinen gaineko inbertsioei dagokienez, honako puntu hauek emango dira:

A) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 70 baino gehiago badira: 10 puntu.

B) Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50 eta % 70 artean badaude: 5 puntu.

10.– Lurralde-orekako irizpideari dagokionez, elkarren artean metatu ezin diren puntu hauek emango dira:

A) 1. zaurgarritasun mailako arreta bereziko guneetan (ABG) dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak: 30 puntu.

B) 2. zaurgarritasun-mailako guneetan dauden enpresek sustatutako inbertsio-proiektuak, indarrean dagoen landa-zonifikazioko dibertsifikazio ekonomikoko maparen arabera, edo lehentasuneko jarduera-guneetan (LJG) daudenak: 10 puntu, baina ezingo dira aurreko puntuekin metatu.

11.– Enpresa-motari dagokionez, elkarren artean metatu daitezkeen puntu hauek emango dira:

A) Kooperatibaren forma juridikoa duten enpresek sustatutako proiektuak. 10 puntu.

B) Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak izatea: 5 puntu.

12.– 10 puntu emango zaizkie energia berriztagarrien gaineko edo/eta hondakinak aprobetxatzeko inbertsioak jasotzen dituzten inbertsio-proiektuei, baldin eta proiektuaren % 10aren pareko zenbatekoa badute.

13.– Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

14.– Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie. Zeregin hori egiteaz arduratzen direnak ezingo dira enpresa filialak izan.

15.– Belaunaldi-erreleboaren ziozko enpresek sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

16.– Elikadura Sistemako Enpresa Jardunbide Onen Kodera atxikitako enpresak sustatutako inbertsio-proiektuei 5 puntu emango zaizkie.

51. oinarria.– Laguntzaren kuantifikazioa.

1.– Eskatzailea mikroenpresa bada eta bere produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datorren lehengairik sartzen ez badu, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 65a izango da.

Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina bada, edo aurreko atalean sartuta ez dagoen mikroenpresa, laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 50a izango da.

2.– Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

A) Mikroenpresen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 25 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 35 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 45 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 65 edo % 50 lagunduko da diruz, produktuak egitean arrantza eta akuikulturatik datozen lehengaiak sartuz gero.

B) Enpresa txiki eta ertainen kasuan:

i.– 30 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

ii.– 31 puntutik 50 puntura: % 10 lagunduko da diruz.

iii.– 51 puntutik 70 puntura: % 15 lagunduko da diruz.

iv.– 71 puntutik 90 puntura: % 20 lagunduko da diruz.

v.– 91 puntutik 110 puntura: % 30 lagunduko da diruz.

vi.– 110 puntu baino gehiago: % 50 lagunduko da diruz.

3.– Edonola ere, batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

a) Enpresa edo ekoizpen-establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituzten proiektuak.

b) Emakumeek sustatutako inbertsio-proiektua. Enpresa berria pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da.

c) Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

d) Produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

e) Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

4.– Proiektuek ezingo dute jaso programako urteko aurrekontu-fitxaren % 20a gainditzen duen laguntzarik.

II. ERANSKINA
100.000 EUROTIK BEHERAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

III. ERANSKINA
100.000 ETA 500.000 EURO ARTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria,...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

IV. ERANSKINA
ESTABLEZIMENDU BERRI BAT INSTALATZEKO, ERAIKITZEKO EDO ABIARAZTEKO INBERTSIO-PROIEKTUEN EDO 500.000 EUROTIK GORAKO INBERTSIO-PROIEKTUEN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKO EKONOMIKOA

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

1.– Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

2.– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

3.– Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

4.– Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

5.– Proiektuaren kokalekua.

6.– Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

7.– Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

8.– Gauzatzeko epea.

9.– Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

10.– Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

11.– Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

12.– Egungo salmentak eta bost urtetarako aurreikusitakoak.

13.– Inbertsioaren balioespen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.

V. ERANSKINA
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA

Laguntzaren eskabidea egiteko formularioa webgune honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

– Lehiatu Inbertsioa 2023.

– Kodea.

– Organo instrukzio-egileari zuzendua.

– Identitate-datuak.

– Titularra.

– Ordezkaria.

– Erakunde eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Jakinarazpenetarako eta komunikaziorako bidea.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

– Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.

– Zerga-egoitza.

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura. Izen-abizenak edo sozietatearen izena, NAN edo IFK, eta sozietate-partaidetza.

– Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia.

– Enplegatuen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Nekazaritzako / abeltzaintzako ustiategia.

– Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

– Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.

– Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.

– Salmenten balioa inbertsioa egin aurretik / salmenten balioaren aurreikuspena inbertsioa egin ondoren.

– Inbertsioaren kokalekua.

– Inbertsioaren deskribapena.

– Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

– Proiektuaren finantzaketa.

– Balorazio-irizpideak, aginduaren kapituluaren arabera.

– Informazio osagarria.

– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

• Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

• Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko.

• Inbertsioak ez daudela hasita eskabidea aurkezten den unean.

• Beteak dituela indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituztenak.

• Bideragarritasun ekonomikoa duela, eta bere produktuek merkaturako irispide arrunta dutela.

• Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiari jarraikiz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

• Diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu diola/ez diola eskatu administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta hori eskuratu duela/ez duela eskuratu.

• Ez dagoela sartuta inongo itzultze- edo zehapen-prozeduratan, baldin eta halakorik hasi bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan.

• Egunean dituela EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozedura batean zehaztutako zenbatekoen ondoriozko betebeharrak.

• Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

• Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitzealdia amaitu gabe.

• Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

• Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikoen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez dutela, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

• Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez duela ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

• Egoitza fiskala ez duela araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.

• Elkarteen kasuan, ez daudela Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta zigor-arloko delituren bat egin duelako arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izatea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela ziurtatzen duen ebazpen judizial irmoa eman ez bada.

• Ez dagoela ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

• Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzen dituela.

• Enpresa-mota: Markatu dagokiona:

* Enpresa enpresa txiki edo ertain bat dela, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

– Enpresaren kategoria:

* ETE-mikroenpresa (< 10 langile ditu eta urteko negozioen bolumena edo urteko balantze orokorra < 2 milioi eurokoa da)

* ETE-enpresa txikia (< 50 langile ditu eta urteko negozioen bolumena edo urteko balantze orokorra < 10 milioi eurokoa da)

* ETE-enpresa ertaina (< 250 langile ditu eta urteko negozioen bolumena edo urteko balantze orokorra < 43 milioi eurokoa da)

* Enpresa ez da ez enpresa txikia ez ertaina, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat.

• Enpresaren kategoria, Sozietateen gaineko Zergan edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan islatzen dena, ez dela aldatu.

• Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak Ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartuta egonik (markatu dagokiona):

Enpresak, kontabilitateko araudiaren arabera, ezin du galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu eta, beraz, Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek igorritako ziurtagiri hau aurkeztu du, baldintza betetzen duela egiaztatzeko (enpresa hornitzailearen kobrantza aurreraturako edozein finantzaketa gorabehera):

Urteko azken kontuetako auditoretza-txostenetik ondorioztatzen bada hornitzaileei egin beharreko ordainketen epeak % 100 bete direla: Auditoreak igorritako ziurtagiria, bere auditoretza-lanean urteko kontuen memoriaren edukiaren zuzentasunaren gaineko ebidentzia lortzeko prozedurak egin direla adierazten duena, 13.3 bis artikuluko baldintza betetzen dela ziurtatzeko.

Ziurtagiri hori igorri ezin bada (ez dagoelako ikuskatutako urteko konturik edo horien arabera hornitzaileei egindako ordainketen epeen betearazpen-ehunekoa % 100etik beherakoa delako): Ziurtagiria, "Adostutako Prozeduren Txosten" batean oinarrituta, dirulaguntzaren eskabidea egin edo ordainketa justifikatzeko orduan (dagokiona) baldintza betetzen dela egiaztatzeko (ziurtagiriak sei hilabeterako balioko du).

Enpresak, kontabilitateko araudiaren arabera, galera eta irabazien kontu laburtua aurkeztu dezake, eta, beraz, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 26. artikuluaren arabera gainerako kasuen eraginpean dago, honako hau aitortuz:

Ez dago azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3.bis artikuluko ezein kasutan.

• IV. kapituluaren eskatzaileentzat soilik: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren 11.1 artikuluan zerrendatutako irizpideak bete, eta iruzurrik egin ez izana Europako Arrantza Funtsaren edo Europako Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Funtsaren esparruan, artikulu horren beraren 3. atalaren arabera.

Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta dezan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.


Azterketa dokumentala