146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3741
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Raquel Fernández Salvador andreak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenak (2023ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Raquel Fernández Salvador andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8733**. Kodea: AGC8L1-D00112-37. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelera). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko uztailaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.