146. zk., 2023ko abuztuaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3739
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Asier Ruiz Núñez jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Giza anatomia eta Enbriologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Asier Ruiz Nuñez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7914**. Kodea: AGC8L1-D00212-17. Jakintza arloa: Giza Anatomia eta Enbriologia. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Giza Anatomia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko uztailaren 7a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.