145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3735
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren B 67/2022 S zehapen-prozeduran aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.
2023ko ekainaren 6an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko, 2.200 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna osasun-araudiko arau-hausteak egiteagatik.
Eranskinean aipatzen den pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke. Espedientea Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).
Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2023ko uztailaren 7a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.