145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3734
IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Elgoibarko «Pedro Muguruza edo San Bartolomé» etxebizitza-taldeko jabari pribatuko ondasun eta eskubideen jabetza berreskuratzeko prozedurari buruzkoa.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 27. artikuluaren arabera, Elgoibarko «Pedro Muguruza edo San Bartolomé» etxebizitza-taldeko jabari pribatuko ondasun eta eskubideen jabetza berreskuratzeko prozedura hasten da.
Berreskuratze-prozedura hasteko arrazoia 2022ko urriaren 13an «Melitongo» etxeko jabeen eta aipatutako etxebizitza-taldearen artean izandako mugatze-prozeduraren (prozedura-zenbakia: LH3-299-01/022-RYR) ostean sortutako arazoak izan dira.
Hasiko den prozeduran interesa duen herritarrik egonez gero, informazioa eskatu eta alegazioak aurkeztu daitezke hamar egun balioduneko epean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendaritzaren aurrean, honako helbide honetan:
Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01010 (Araba).
Zuzenean telefonoa: 945 01 80 00.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.