145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3732
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza ikuskatzeko prozedura bateko entzunaldi-izapideak.
Aipatutako entzunaldi-izapideak aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betetzeko.
Interesdunak bost eguneko epealdia edukiko dute Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) joan eta entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko. Halaber, hamar eguneko epealdia edukiko dute iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera nahi dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Hori guztia argitara ematen da eranskinean ageri diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.