145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 5 orri.)
- EPUB (289 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3731
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 4koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko espedienteen zuzentzeei, artxibatzeei, ukoei eta bajei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85 – Bilbao) ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Hau aditzera ematen da jakinaren gainean jartzeko eranskinean adierazitako interesdunak, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2023ko uztailaren 4a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.