145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3726
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ordainketa-errekerimendua jakinarazten baita.
Lanbide-Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariak errekerimendua bidali zion interesdunari, dekretu judizial baten bidez tasatutako kostuak ordain zitzan.
Errekerimendu hori aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betetzeko.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera interesdunek honako epealdi hauek edukiko dituzte zorra ordaintzeko:
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten direnak, jakinarazpena jasotzen denetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, hori baliozkoa ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazten direnak, jakinarazpena jasotzen denetik hurrengo hilaren 5era arte edo, hori baliozkoa ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Dirua bere borondatez ordaintzen ez badu ezarritako epealdiaren barruan, premiamendu-bidera joko da zorra ordainarazteko, indarreko legezko xedapenetan ezartzen denari jarraikiz.
Interesdunak errekerimenduaren testu osoa eskuratu dezake Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Aholkularitza Juridikoa): José Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakin dezan, berarentzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.