145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3725
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 146/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
146/2023 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 21eko ebazpenaren aurka hasitakoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuetako suhiltzailearen kategoriako Administrazio Bereziko Zerbitzuan (azpieskala operatiboan) sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka prozedura horretako bi hautagaiek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko Epaitegira bertaratzeko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko ekainaren 30.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.