145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3724
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 120/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
120/2023 prozedura laburtua, 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa 2023ko urtarrilaren 30eko Ebazpena da, demandatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzteko ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ezesten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegira bertaratzeko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko ekainaren 30a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.