Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3721

AGINDUA, 2023ko uztailaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietan sarituak izan diren pertsonen zerrenda argitaratzeko dena.

2023ko apirilaren 3an argitaratu zen EHAAn 2023ko martxoaren 8ko Agindua, Kultura eta Hizkuntzako Politikako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu martxoaren 8ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2023ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Susana Talayero Sebastian.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Nadia Barkate Barreiro.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Javier Nevado Santiago (ANTI Liburudenda.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala