145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3719
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 12koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2022ko abenduaren 28ko Ebazpenaren akats-zuzenketa egiten duena; horren bidez, eman eta ukatu egiten dira 2022ko ekitaldian, 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren, nekazaritza-elikagaigintzako produktuak eta arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia onartzen duenaren, babesean eskatutako laguntzak.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2022ko abenduaren 28ko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren Ebazpenaren bidez, Conservas Zizzo SLri 29.942,43 euroko dirulaguntza zuzena onartu zitzaion, 2022ko ekainaren 14ko Aginduan oinarrituta. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren Agindu horren bidez nekazaritza-elikagaigintzako produktuak eta arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak eraldatzeko eta merkaturatzeko 2022rako laguntzak onartzen ziren, Lehiatu Berria programaren baitan.
Bigarrena.– Administrazio honek 2022ko abenduaren 28ko Ebazpena berrikusi du, eta egiaztatu du akats bat dagoela; izan ere, Conservas Zizzo SLk proposatutako inbertsioa urtekotzat jotzen da (2022. urtea). Hala ere, espedientean jasotako dokumentazio aztertuta, ondoriozta daiteke proiektua gauzatzeko aurreikusitako epeak 2022-09-01eko hasiera-data adierazten duela, eta 2023-12-31ko amaiera-data. Ondorioz, inbertsioari bi urteko izaera aitortu behar zaio.
Hirugarrena.– Hori dela eta, diruz lagundu daitekeen gastua zuzendu behar da, diruz lagundutako gastuaren biurteko izaera kontutan izanda, eta 2022ko eta 2023ko urteen artean zatitu.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izango du ebazpen hau emateko eskumena, bera baita deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna, 2022ko ekainaren 15eko aginduaren 10. oinarriaren arabera.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Administrazio publikoei ahalmena ematen zaie beren egintzetan dauden errakuntza materialak zuzentzeko, errakuntza hori zuzendu eta egintzak izan behar zuen zehaztasuna izan dezan.
Zuzentzeko aukera hori honetara mugatu behar da: administrazio-egintzak berak akats nabarmena eta zuzentzeko moduko egintzaren edukian ageri-agerikoa erakusten duenera. Prozedura hori ez-betetzeak edo akats materialak zuzentzeko baino ez da onartuko, eta ez izaera juridiko argia duten adierazpen kontzeptualak zuzentzeko.
Akatsak zuzentzeak ez du proposatutako jarduketaren izaera hutsaldu behar, ezta lortu nahi diren helburuak ere. Kasu honetan, proposatutako zuzenketa, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako aurreikusitako jardueretara egokitzen da.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko abenduaren 28ko Ebazpenean atzemandako hutsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, 2022ko ekitaldian eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren babesean, zeinaren bidez onartzen baita nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia (Lehiatu Berria programa). Hona hemen akatsak:
IV. eranskinean, 14. lerroan (00099-LEH2022-25: Conservas Zizzo SL), zutabea: «Funtsen jatorria 2022 – EAE)»
hau dio:
7.485,61
baina hauxe esan behar du:
450,00
IV. eranskinean, 14. lerroan (00099-LEH2022-25: Conservas Zizzo SL), zutabea: «Funtsen jatorria 2022 – FEMP)»
hau dio:
22.456,82
baina hauxe esan behar du:
1.350,00
IV. eranskinean, 14. lerroan (00099-LEH2022-25: Conservas Zizzo SL), zutabea: «Funtsen jatorria 2023 – EAE)»
hau dio:
(lauki hutsa)
baina hauxe esan behar du:
7.035,61
IV. eranskinean, 14. lerroan (00099-LEH2022-25: Conservas Zizzo SL), zutabea: «Funtsen jatorria 2023 – FEMP)»
hau dio:
(lauki hutsa)
baina hauxe esan behar du:
21.106,82
Bigarrena.– 2022ko abenduaren 28ko Ebazpenean jasotako gainontzeko erabakiak mantentzea, zuzenbidearekin bat datozelako; ebazpena, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez eman eta ukatu egiten diren 2022ko ekitaldian, 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren, nekazaritza-elikagaigintzako produktuak eta arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia onartzen duenaren, babesean eskatutako laguntzak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesa duen erakundeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaiola Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 12a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.