145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3718
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Anemikel SL enpresak dirulaguntza jasotzeko duen eskubidea galtzen hastea, eta 25-2016-00314 erreferentziako laguntza-espedientean bidegabeko ordainketa egiteagatik dirua itzultzeko prozedura hastea.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko agindu baten babesean nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen 2016ko ekitaldirako deialdia egin zen.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2016ko abenduaren 30eko ebazpen baten bidez 79.363,25 euroko dirulaguntza eman zitzaion Anemikel SL enpresari «Haragi freskoak prozesatzeko eta prestatzeko industria» proiektua egiteko, aurrean aipatutako 2016ko apirilaren 27ko aginduaren II. kapituluan ekintzailetza laguntzeko garatzen diren laguntzen ildoaren babesean.
Aipatutako proiektua gauzatzeko, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren, 2018ko maiatzaren 14an 58.017,18 euro ordaindu zitzaizkion Anemikel SL enpresari (onartutako dirulaguntzaren % 15, zati bat EAEko aurrekontuen kontura eta gainerakoa LGENFren kontura).
2021eko ekainaren 4an enpresako administrari bakarrarekin hitz egin zen, eta hark jakinarazi zuen ordurako enpresa ez zegoela.
13.4 artikuluak ezartzen duenez, inbertsioak aktibo mantendu beharko dira onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo 5 urteetan, gutxienez, ekipo informatikoen kasuan, ordainketa osoa eta eraginkorra egin hurrengo 7 urteetan, gainerako ondasun higigarrien kasuan, eta ondasun higiezinen erregistroan inskribatu eta hurrengo 10 urteetan, ondasun higiezinen kasuan. Aldi horretan ezingo dira besterendu, amortizatu eta ezingo dira erabili diruz lagundutako helburuak ez beste batzuetarako.
2016ko apirilaren 27ko aginduaren 19. artikuluak ezartzen duenez, onuradunak deialdiaren aaginduan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, dirulaguntza osoa edo zati bat jasotzeko eskubidea galduko du, kasuan kasukoa, eta, behar denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dio, kasuan kasukoa proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, eta, behar denean, horren legezko interesak ere bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoaren arabera. Betetzen ez dena inbertsioak mantendu beharreko aldia bada, emandako dirulaguntza «pro rata temporis» itzuliko da.
Kasu honetan, Anemikel SL enpresak ez du betetzen 13.4 artikuluan ezarritakoa.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Haragi freskoak prozesatzeko eta prestatzeko industria (25-2016-00314 espedientea) proiektuarengatik Anemikel SL sozietateari emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea erabat galdu dela deklaratzeko prozedura hastea.
Bigarrena.– Laguntzaren onuradunari (Anemikel SL) 15 eguneko epealdia ematea nahi dituen alegazioak aurkez ditzan, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz ebazpena eman aurretik.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 22a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.