144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 5 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3711
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko martxoaren 1ean emandako Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira, Europako Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU–, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
1.– Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan. Laguntzen programa hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko azaroaren 17an (275. zk.). Haren bitartez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntzen programaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.
2.– 2021eko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zk.), 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen hori Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eman zuen, eta, horren bidez, onetsi, deitu eta argitaratzen dira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntzen programaren oinarri arautzaileak, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan, 983/2021 Errege Dekretuan xedatutakoa aurrera eramateko eta gauzatzeko.
3.– 2022ko martxoaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (54. zk.), azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren huts-zuzenketa argitaratu zen. Dekretu horren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan.
Ondoren, 2022ko martxoaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (64. zk.), martxoaren 15eko 188/2022 Errege Dekretua argitaratu zen. Dekretu horren bidez, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretua aldatu zen. Errege-dekretu horren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan.
4.– 2021eko azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren jatorrizko testuari egindako bi aldaketak direla eta, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan, 2022ko uztailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zk.), 2022ko ekainaren 30eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen hori Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eman zuen, eta, horren bidez, 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena aldatu zen, zeinaren bidez onetsi, deitu eta argitaratzen baitira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan.
5.– 2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (26. zk.), 2023ko urtarrilaren 27ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan, izeneko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkidurari lotutako berresleitzearen publizitatea eman zen.
6.– 2023ko ekainaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (152. zk.), ekainaren 22ko TMA/686/2023 Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I. eta III. eranskinak aldatu ziren. Dekretu horren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuei eta garraio pribatua egiten duten enpresei laguntzak zuzenean ematea onetsi zen, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenak (zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen baita, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan, 2022ko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zk.) argitaratua) kontuan hartu behar dituenez azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuan xedatutako baldintzak, Laguntzen Programaren oinarri arautzaileak aldatu behar dira, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuak izandako aldaketekin bat etorriz.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bigarren aldiz aldatzea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena. Horren bidez, onetsi, deitu eta argitaratzen dira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, izeneko laguntzen programaren oinarri arautzaileak, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren esparruan. Aldaketak hauek dira:
1.– Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrien 2022/1165 (18/38) orrialdean, I. eranskinean, 1. Jarduera izeneko atalaren barruan. Laguntzaren banakako zenbatekoen taulan, txatar bihurtzea, «N3, 16 tonatik beherako gehieneko masarekin» ordez «N3, 16 tonatik edo beherako gehieneko masarekin» jartzen da.
2.– Aipatutako laguntza-programa arautzen duten oinarrien 2022/1165 (21/38) orrialdean, I. eranskinean, 2. jarduera izeneko atalaren barruan. Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea. Hirugarren paragrafoaren ondoren, lerroalde hauek gehituko dira:
«Nolanahi ere, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, laguntzaren zenbatekoak ezin izango dira izan erregelamendu horretan bertan zehaztutako laguntza-kostuei buruz ezarritako laguntza-intentsitateak baino handiagoak, eta, muga horiek betetzen direla bermatzeko, diruz lagun daitezkeen kostu horien zenbatekoa zehazteko informazioa eskatu beharko zaio eskatzaileari. Informazio hori eskabidean aurkeztu beharko da edo laguntza eman aurretik eskatu.
Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta baldintzak aplikatuko dira, laguntza ematen den egunean aplikatu ahal den idazketaren arabera.»
3.– Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrien 2022/1165 (24/38) orrialdean, I. eranskinean, 3. jarduera atalaren barruan. «Retrofit» edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea, bigarren paragrafoaren ondoren, lerroalde hauek erantsi dira:
«Nolanahi ere, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, laguntza-zenbatekoek ezin izango dituzte gainditu erregelamendu horretan bertan zehaztutako laguntza-kostuei buruz ezarritako laguntza-intentsitateak.
Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta baldintzak aplikatuko dira, laguntza ematen den egunean aplikatu ahal den idazketaren arabera.»
4.– Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrien 2022/1165 (25/38) orrialdean, I. eranskinean, 4. jarduera atalaren barruan. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea, bigarren lerroaldean:
Honela dio:
«Ibilgailu elektrikoetarako bateriak kargatzeko sistemak, zuzenean erosteko modalitatean, jarduketa subentzionagarriak izango dira, aurreko taulan jasotako zenbatekoan, betiere Errege Dekretu honetan zehaztutako betekizunak betetzen badituzte. Nolanahi ere, 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamendua betez, laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu zehaztutako fakturen bitartez justifikatzen diren kostu subentzionagarri guztien % 40a, III. eranskinean ezarritakoaren arabera. Muga hori portzentajezko 10 puntuan gehitu ahal izango da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan eta portzentajezko 20 puntuan, aldiz, laguntzak enpresa txikiei eta autonomoei bideratuta badaude.»
Baina honela esan behar du:
«Aurreko taulan jasotako zenbatekoan, ibilgailu elektrikoak zuzenean erosteko azpiegituraren dirulaguntza jaso daiteke, baldin eta 983/2021 Errege Dekretuan zehazten diren baldintzak betetzen badira. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoek ezingo dituzte gainditu Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntza-intentsitateak, zehaztutako fakturen bidez justifikatzen diren kostu subentzionagarri guztiekiko, III. eranskinean ezarritakoaren arabera. Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako mugak eta baldintzak aplikatuko dira, laguntza ematen den egunean aplikagarria den idazketaren arabera.»
5.– Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrien 2022/1165 (34/39) orrialdean, III. eranskinean, 1. atalaren barruan. Laguntza-eskaera egiteko behar den dokumentazioa, j) letrako b) epigrafea, laguntzaren xede den jarduerari buruzko dokumentazioa, honela idatzita geldituko da:
«b) 2. jarduerarako:
Erosi nahi den ibilgailuaren marka, izen komertziala, kategoria eta motorizazioa eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa, gutxienez, zehaztuko dituen memoria. M kategoriako ibilgailuen kasuan, zein motatakoa edo kategoriako den ere adieraziko da, eta erosi beharreko ibilgailua "zoru baxukoa" den, 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren C zatiaren 3. puntuan zehaztutakoaren arabera. N kategoriako ibilgailu elektriko hibridoak (HEV) erosten badira, eskatzaileak egiaztatuko du erosi beharreko ibilgailuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1242 Erregelamenduaren (EB) aplikazio-eremuaren barruan egon behar duela, 2019ko ekainaren 20koa, eta emisio gutxiko ibilgailuaren definizioa bete behar duela, erregelamendu horretako 3. (12) artikuluaren definizioaren arabera. Horretarako, beharrezkoa da fabrikatzailearen ziurtagiria aurkeztea, erosketa egin ondoren.
Eskatzaileak eman beharreko informazioari dagokionez, diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa zehazteko, bai zuzeneko erosketaren edo eskuratzearen kasuan, bai leasing bidezko finantzaketa eragiketen kasuan, ondoren adierazten den informazioa eskatuko da. Informazio hori prozeduraren edozein unetan eskatuko da, bai eskaerarekin batera, bai ondoren laguntza eman aurretik. Nolanahi ere, Estatuko laguntzei buruzko Erregelamenduko baldintzak eta mugak betetzea laguntza ematen den unean aplikatuko da. Eskatzaileak beharrezko informazio hori eman beharko du, dirulaguntzaren zenbatekoak Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betetzen duela egiaztatzeko.
– 983/2021 Errege Dekretuaren I. eranskineko taulan adierazitako segmentazioaren arabera, ibilgailuaren kategoria eta mota jasotzen dituen dirulaguntza jaso dezakeen ibilgailuaren eskaintza-agiria, marka, modeloa, baimendutako gehienezko masa eta BEZik gabe eskainitako prezioa. Argi eta garbi adierazi behar da zein den IFK, emakidadunaren izena eta helbidea, zein saltokitan den edo zein fabrikatzaile/inportatzaile ari den salmenta egiten. Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan, aurreikusitako erabilera edo produkzio aplikazioa adieraziko da (karga orokorrerako ibilgailua edo espezializazioren bat duena).
– 983/2021 Errege Dekretuaren I. eranskineko taulan adierazitako segmentazioaren arabera, kategoria eta ibilgailu-mota bereko antzeko erreferentziako ibilgailuaren eskaintza-agiria, dirulaguntzaren xede den ibilgailuari dagokiona, eta antzeko ezaugarri teknikoak, aurreikusitako erabilerari edo ekoizpen-aplikazioari eta ekipamenduari dagokienez, salgaiak garraiatuz gero, baimendutako gehieneko masa edo leku-kopurua, bidaiarien garraioaren kasuan.
Erreferentziazko ibilgailu horrek beti bete beharko du une jakin horretan aplikatzekoak diren ibilgailu astunentzako emisio poluitzaileen estandarra (gaur egun EURO VI-E). Eskaintza-agiri horretan marka eta modeloa eta BEZik gabeko prezioa ere jaso behar dira, eta garbi adierazi behar dira eskaintza egiten ari den ibilgailua saltzen duen IFK, kontzesionarioaren izena eta helbidea, saltokia edo ibilgailuaren salmentaren fabrikatzailea/inportatzailea, sinadura eta/edo zigilua. Erreferentziako antzeko ibilgailu baten eskaintza, ahal dela, dirulaguntza zein ibilgailutarako eskatzen den, haren marka berekoa izango da, non eta marka horrek ez duen teknologia konbentzionaleko antzeko ibilgailurik eskaintzen. Kasu horretan, beste fabrikatzaile batek egin dezake. Salgaiak garraiatzeko ibilgailuei dagokienez, MMA delakoa, eta bidaiariak garraiatzeko ibilgailuei dagokienez, leku-kopuruak antzekoak izan behar dute dirulaguntzaren xede den ibilgailuaren eta erreferentziako ibilgailuaren artean, eta aldeak egon daitezke bi teknologien pisuaren eta espazioaren ezaugarrien ondorioz.
Dokumentazio hori espedienteari erantsiko zaio eta azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretua aldatzen duen martxoaren 15eko 188/2022 Errege Dekretuan zehaztutakoaren arabera gordeko da.
Egin beharreko jarduketaren aurrekontu banakatua. Renting bidezko errentamenduaren kasuan, enpresa errentatzailearen eskaintzaren kopia, ordaindu beharreko kuota eta kuota horrek ibilgailuaren kostuari egotz dakiokeen zatia agertzen dituena.»
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Laugarrena.– Ebatzi gabe dauden laguntza-eskariei dagokienez, eskaera aurkezten den unean indarrean egongo diren programaren oinarri arautzaileen arabera ebatziko dira, eta 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren artikuluak; horren bidez, laguntzak emateko ebazpenaren egunean indarrean legokeen Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntza-kategoria batzuk aitortzen dira.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bilbao, 2023ko uztailaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.