144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3707
AGINDUA, 2023ko uztailaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programetarako emandako dirulaguntzen zerrenda, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren babesean.
AURREKARIAK
1.– 2023ko martxoaren 8an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Agindua. Agindu horrek, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten du.
2.– 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren 12. artikuluak ezartzen du ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei banan-banan jakinaraztea.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda eta esleitutako diru kopura.
Bigarrena.– Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 11.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.