144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3706
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 10ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, 2023. urterako deialdian.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduak (2023ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen ditu, eta 2023. urterako deialdia egiten du.
Aginduaren 13. artikuluan ezartzen denez, balorazio-batzorde bat sortuko da. Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak ezarriko du batzorde horren osaera. Gutxienez hiru eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, eta Familia eta Haurren Zuzendaritzako goi-kargudunak edo enplegatu publikoak izango dira, bi sexuen presentzia orekatuarekin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Gainera, ezartzen du horietako bat izendatuko duela batzordeko idazkari, eta hark hitza eta botoa izango dituela.
Ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:
Presidentea: Ignacio Ruiz Fernández jauna, Familia eta Haurren Zuzendaritza Arloko arduraduna
Kideak: Eva María García Solana andrea, Familia eta Haurren Zuzendaritzako teknikaria, eta Susana Sendino del Cerro andrea, Familia eta Haurren Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria: Eva María García Solana andrea, Familia eta Haurren Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.