144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3703
AGINDUA, 2023ko ekainaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación Bilbao 700 – III Milenium Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.
2023ko martxoaren 9an, eskabide bat aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Bilbao 700 – III Milenium Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.
Azkentzeko erabakia 2019ko azaroaren 11n hartu zuen fundazioaren patronatuak, eta likidazio-eragiketak onartzeko erabakia, berriz, batzorde likidatzaileak hartu zuen 2022ko azaroaren 30ean. Biak berretsi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak, 2023ko ekainaren 20ko txostenaren bidez.
Erabaki horiek eta nahitaezko dokumentazio eratorria 2019ko abenduaren 19ko eskritura publikoaren bidez formalizatu ziren, zeina Bilbon egiletsi baitzen, Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean (3.030 protokolo-zenbakia), eta geroago beste eskritura publiko batek osatu baitzuen. Eskritura osagarria 2023ko martxoaren 8an egiletsi zen notario beraren aurrean (568 protokolo-zenbakia).
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, Agindu bidez, espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Bilbao 700 – III Milenium Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, Agindu honen datarekin, 2019ko abenduaren 19ko eskritura publikoan –Bilbon emana Andres María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean (3.030 protokolo-zenbakia)– eta 2023ko martxoaren 8an egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskritura publikoan –notario beraren aurrean emana (568 protokolo-zenbakia), aurrekoaren osagarri– aurreikusitako baldintzetan, fundazioari buruzko erregistro-idazpenak ezeztatzeko.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.