Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3695

1209/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 230/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko maiatzaren 25eko EHAA, 98. zk.), Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Carolina Ortega Ortega andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Finantza eta Aurrekontuen zuzendariorde kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik hari eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko uztailaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala