144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3694
1208/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 333/2016 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatu zen (2016ko apirilaren 19ko EHAA).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna, berak hala eskatuta, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik hari eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.