Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2023ko uztailaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
3692

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren deialdia ebazten duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2022ko abenduaren 26ko ebazpen baten bidez (EHAA, 2023ko urtarrilaren 17koa, 11 zk.) Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuak lehiaketa publiko bidez finkatzeko salbuespenezko prozesuaren deialdia egin zen.

Lehiaketa burututakoan berariaz izendatutako balorazio batzordeak, prozesua eraentzen duten oinarriak kontuan hartuta, deialdiko bi lanpostuak finkatzeko proposamena igorri dio Zuzendaritza honi, onar dezan.

Igorritako proposamenarekin bat etorriz, Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapenetan ezartzen dena kontuan hartuta eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak esleitutako eginkizunen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Haritz Escudero Zuluaga jauna (NAN: ***8889**) letradu instruktore-ikuskatzaile lanpostuan (zuzkidura: 8.2) finkatzea.

Bigarrena.– Roberto González del Hierro González jauna (NAN: ***3675**) letradu instruktore-ikuskatzaile lanpostuan (zuzkidura: 8.4) finkatzea.

Hirugarrena.– Deialdiaren 6.7.2 oinarrian azaltzen diren xedeetarako, ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkez dezakete Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatzen denarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala