Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ZUBITXO, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
3690

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Zubitxo, S. Coop.» sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

2023ko maiatzaren 10ean, 19:00etan, Zubitxo, S. Coop. kooperatiba-sozietateak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen, behar bezala deituta 2023ko apirilaren 20an, sozietatearen egoitzan (Zubitxo kalea 14, 20230, Legazpi, Gipuzkoa), eta behar bezala eratuta dago, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 36.2 artikuluaren arabera. Batzar horretan, aipaturiko legearen 38.2 artikuluan eskatutako gehiengoei jarraikiz, honako erabaki hauek hartu ziren:

– Zubitxo, S. Coop. desegitea eta likidatzea.

– 2023ko maiatzaren 10etik aurrera kooperatibaren lan-jarduera bertan behera uztea, eta LAABeko bazkide langileei baja ematea.

– Administratzailea kargutik kentzea.

– Honako bazkide hau likidatzaile izendatzea: Blanca Esther Fernández Casales andrea.

– 2023ko maiatzaren 10ean itxitako likidazio-balantzea onartzea.

– Sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 98. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Desegite- eta likidazio-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoan zabalkunde handia duen egunkari batean argitaratzea, eta erabaki hori eskritura publiko bihurtu ondoren, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzea.

Akta Batzarrak berak onartu zuen hura amaitzean, eta kargua uzten duen eta likidatzen duen administratzaileak eta kooperatibako bazkide langile guztiek sinatu zuten.

Jasota geratzen da erabaki horiei buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan dagoela, interesdunen eskura.

Legazpi, 2023ko uztailaren 10a.

Likidatzailea,

BLANCA ESTHER FERNÁNDEZ CASALES.


Azterketa dokumentala