Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3686

AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei, 2023-2024 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egin ditzaten dirulaguntza-deialdiko Hautaketa Batzordea moldatzeko dena.

2023ko maiatzaren 10eko Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren bitartez, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei, 2023-2024 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egin ditzaten dirulaguntza-deialdia egin zen.

Aipaturiko aginduak, 8. artikuluan, honako hau ezartzen du:

Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Honako hauek osatuko dute:

Sebastián Martín Moreno, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Etengabeko Irakaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuaren arduraduna, batzordeburua izango da.

Axular Astaburuaga Iturbe eta Celia Luengo Ugidos, Etengabeko Irakaskuntzarako eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuko teknikariak. Horietako batek idazkari-lanak egingo ditu.

Agindu horren 7. artikuluaren arabera, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza da laguntzak kudeatzen dituen organoa; organo horretako langileen artean izandako aldaketak aintzat harturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei 2023-2024 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektuekin lotutako prestakuntza-jarduerak egiteko dirulaguntza-deialdiko Hautaketa Batzordeko kide izendatzea, aurreko arduradunaren ordezkari moduan, ondorengo pertsona hau:

Iñigo Fernández Iturrate, egun, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzako Etengabeko Irakaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako zerbitzuko arduraduna; batzordeburua izango da Sebastián Martín Morenoren lekuan, azken hau gaur egun ez baita Etengabeko Ikaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako zerbitzuko arduraduna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala