Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3680

1078/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldi baterako idazkari funtziotan gaitzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategorian.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta idazkari titularra den José Luis Fernández Elordoy jaunak eta ordezko idazkaria den María Soledad Bayón Sánchez andreak aldi baterako ezintasun-egoeran daudela kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko maiatzaren 24tik aurrera Itxasne Beitia Goitiz andrea aldi baterako idazkari funtziotan gaitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategorian.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala