![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3667
696/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 441/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategorian (Garraio Sanitarioko Gidaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 441/2023 Ebazpena, Ofiziala kategoriako (Garraio Sanitarioko Gidaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Manuel Segade Lanseros jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea Rogelio Castrillejo Frías jauna laugarren epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea Rogelio Castrillejo Frías jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea Juan Carlos de Dios Calabor jauna laugarren epaimahaikide ordezko giza.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.