141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 10 orri.)
- EPUB (495 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HAURRESKOLAK
3618
03/06-2023 ERABAKIA, 2023ko ekainaren 15ekoa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartzen duena.
Zuzendaritza Batzordearen 2023ko ekainaren 15eko Erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko lan-kontratudun hezitzaileen lanpostu-zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da, egungo dotazioei egokituta.
Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egitura antolatzeko baliabideak dira, eta momentuko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.
Onartutako lanpostu-zerrendetan, lan-kontratudun hezitzaileenak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan eta Hitzarmen Kolektiboan egindako sailkapenaren arabera.
Erabaki honetan, berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren izendapen zehatza; dotazio-kopurua; zer ikastetxeri dagoen atxikita; dedikazio-erregimena; zein talde, kidego edo eskalari, edo lan-kategoriari dagoen atxikita; eta zer betekizun eskatzen diren lanpostu horretan aritzeko, dagokion hizkuntza-eskakizuna barne.
Zuzendaritza Batzordeak, Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenei jarraikiz, honako erabakia hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko lan-kontratudun hezitzaileen lanpostu-zerrendaren aldaketak onartzea, eta ondorioz, lan-kontratudun hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrenda onartzea (Erabaki honen Eranskinean ageri dena).
Bigarrena.– Eranskinean ageri diren lanpostu guztietarako, titulazio akademiko hauek eskatzen dira: Haur Hezkuntzako Irakasle-titulua, Haur Hezkuntzako Gradua edo horien baliokide diren titulazioak, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera (1994-11-17ko BOE), eta Haur Hezkuntzako goi-teknikariaren titulua, Haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo horien baliokide diren titulazioak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren (1998-05-08ko BOE) eta araudi espezifikoaren arabera.
Era berean, ezinbestekoa da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila, Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea (ikus apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, 2012ko apirilaren 16an 74 zenbakiko EHAAn argitaratua, eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, 2010eko azaroaren 15ean 219 zenbakiko EHAAn argitaratua).
Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak lan-kontratudun hezitzaileen kategoriari dagozkio, eta Eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko lanpostu-zerrendan ageri diren ikastetxeei atxikita daude, ondorio guztietarako.
Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Eibar, 2023ko ekainaren 15a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
ELENA AIZPURU SEGUROLA.