141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3617
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bitartez aldatzen baita 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenean aurreikusitako hautaketa- eta jarraipen-batzordearen osaera, zeinak arautzen duen 2023ko ekitaldian emango diren dirulaguntzak, asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2023. urteko deialdia egin zen, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko dirulaguntzak emateko –orotara, 400.000 euro–.
2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 9. artikuluan ezartzen denez, hautaketa- eta jarraipen-batzorde bat osatuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eta emandako dirulaguntzen jarraipena egiteko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatuko du, eta, ondoren, esleipen-proposamen arrazoitua aurkeztuko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena eman dezan. Gero, justifikazioari dagokion jarraipena egingo du. Batzorde horren osaera aipatutako artikuluaren 2. atalean zehazten da.
Hala ere, gerora sortutako eta aipagai den deialdiarekin zerikusirik ez duten inguruabarrengatik, adierazitako batzordean batzordeburu izendatutako pertsona eta bokaletako batek ezin dute prozedura honetan jardun, eta horregatik izendatu behar dira horiek ordezkatuko dituzten pertsonak.
Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutakoa, 49.2 artikuluak xedatu gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira dirulaguntza eman edo ez erabakitzeko proposamena egingo duen organoa nortzuk osatuko duten, eta baita, interesatuentzat garrantzia izango duten ekintzak ere, modu orokorrean eragiten baldin badiete.
Adierazitakoagatik, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Izendatu hautaketa- eta jarraipen-batzordeko kide berriak, 2023ko ekitaldian emango diren dirulaguntzetarako, asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko, batzordearen osaera horrela geratuz:
Batzordeburua: Miren Josune Irabien Marigorta andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia.
Bokalak:
– Sonia González Ubierna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.
– Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzu Arloko arduraduna.
– Igor Palomo Lobato jauna, Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria.
– Haizea Miranda Martínez de Lapera andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
– María Teresa Santamaría Zaraín andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko teknikaria izango da idazkaria, nor Aholkularitza Juridikoko Arloko arduraduna den Begoña Calvo Vicandik edo Aholkularitza Juridikoko Arloko teknikari den Unay Casado Lataburuk ordezkatu ahal izango baitute.
Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 13a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.