Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3612

106/2023 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren atariko tituluaren II. kapituluan daude araututa interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomikoa eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu autonomia erkidegoek portu-agintaritzen antolaketa-egituran, zehazkiago, portu horien organo artezkarian, partaidetza handiagoa izan dezaten.

Hala, bada, Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiek hau ezartzen dute:

«1.– Hauek dira Administrazio Batzordea osatuko duten kideak:

(...)

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melillako hiriek aurreko apartatuko c) idatz-zatian aipatutako mahaikideak izendatuko dituzte hurrengo irizpideak errespetatuz:

a) Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat Estatuaren abokatu bat izango da, eta beste bat Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.

b) Presidenteaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute Autonomia Erkidegoa.

c) Kanariar uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: portu-agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainontzekoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatutuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz

Lehen apartatuko c) letran aipatzen diren Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.

Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta».

Horren ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Izaskun Gómez Cermeño andrea Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide kargutik kentzea, Pasaiako Udalak proposatuta.

2. artikulua.– Teo Alberro Bilbao jauna Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, Pasaiako Udalaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu bokalen kargu-uztea eta izendapena Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko uztailaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala