141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HAURRESKOLAK
3609
HUTS-ZUZENKETA, honako erabaki honena: 05/12-2022 Erabakia, 2022ko abenduaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira erabaki honen argitalpenean: 05/12-2022 Erabakia, 2022ko abenduaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zenbakia).
2022/5788 (13/5) orrialdean, 2.4 apartatuan,
honela dio:
«– Hautagaiek eskatzen zaien dokumentazioa ez aurkeztea 2.25 oinarrian xedatutakoaren arabera, edo aurkeztutakotik ondorioztatzen bada 3. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzen ez dutela, edo ez dutela zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa.»
baina honela esan behar du:
«– Hautagaiek eskatzen zaien dokumentazioa ez aurkeztea 2.26 oinarrian xedatutakoaren arabera, edo aurkeztutakotik ondorioztatzen bada 2.2.3 oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzen ez dutela, edo ez dutela zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa.»
2022/5788 (13/9) orrialdean, 2.25 apartatuan,
honela dio:
«Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Haurreskolak Partzuergoko Gerentziak hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko erabakia emango du 2.5 oinarrian adierazitako lekuetan egongo direlarik ikusgai.
Interesdunek gorako helegitea jarri ahal izango dute erabaki horren aurka Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean. Hilabeteko epea izango dute horretarako, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»
baina honela esan behar du:
«Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Haurreskolak Partzuergoko Gerentziak hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko erabakia emango du 2.5 oinarrian adierazitako lekuetan egongo direlarik ikusgai.
Interesdunek gorako helegitea jarri ahal izango dute erabaki horren aurka Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean. Hilabeteko epea izango dute horretarako, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Salbuespenezko hautaketa-prozesu honetatik ez da ordezkapenetarako inolako zerrendarik eratuko.»
2022/5788 (13/11) orrialdean, 2.28 apartatuan,
honela dio:
«Hautatutako norbaitek ez balu probaldi hori gaindituko, hautaketa-prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda hartu eta puntuazio-hurrenkeraren arabera dagokion hautagaiaren alde kontratazio-proposamen osagarria egingo du Epaimahaiak. Horretarako, aurreko paragrafoan adierazitako arrazoiak direla medio hutsik geratu diren plaza-kopurua zenbat, hainbat izangai emango ditu aukeratutzat deialdi honetako 10.5 artikuluaren arabera.»
baina honela esan behar du:
«Hautatutako norbaitek ez balu probaldi hori gaindituko, hautaketa-prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda hartu eta puntuazio-hurrenkeraren arabera dagokion hautagaiaren alde kontratazio-proposamen osagarria egingo du Epaimahaiak. Horretarako, aurreko paragrafoan adierazitako arrazoiak direla medio hutsik geratu diren plaza-kopurua zenbat, hainbat izangai emango ditu aukeratutzat deialdi honetako 2.4 artikuluaren arabera.»