141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3608
582/2023 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitalean Erizaintza ondoko lanpostu bat betetzeko, izendapen askez.
2023ko abuztuaren 2tik, hutsik egongo da Zaldibarko Ospitaleko Erizaintzako Ondokoa lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, lanpostu hori izendapen askez betetzeko honako oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), eta plaza jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea (Diplomadun Sanitarioak).
c) Gutxienez 4 urteko esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzaren Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.
2.– Aintzat hartzekoak diren merezimenduak.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea erizaintzako unitateen kudeaketan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea lantaldeen antolamenduan eta kudeaketan, barnean hartuta: kalitatearen ereduak eta tresnak, konpetentzien kudeaketa, prestakuntza, erabiltzailearen orientazioa...
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea ebidentzian eta ikerkuntzan oinarritutako erizaintzan.
– Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea metodologian eta erizaintzako taxonomian.
– Ezagutza aditua izatea Osanaian, Osabide Globalen, e-Osabiden, Global Clinic-en, OASen eta historia digitalari lotutako beste asistentzia-programetan.
– Esperientzia izatea komunikazioan eta ezagutzaren zabalkundean.
– Esperientzia izatea proiektuen lidergoan.
– Esperientzia izatea erabiltzailearen arretan eta orientazioan.
– Ofimatikako ezagutza (Word, Excel, Access, Power-Point), eta lanpostuari lotutako aplikazio informatiko korporatiboen gaineko ezagutza.
Aurkeztu ahal izango dira lanpostu honetan jarduteko interesgarriak eta baliotsuak izan daitezkeen gainerako merezimenduak.
3.– Euskararen ezagutza.
Balioetsiko da bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuarekin eta hura garatzen duten arauekin.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan.
Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Maria Diaz de Haro 58, 48010 Bilbao), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Hau da eman beharreko dokumentazioa:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea izatea egiaztatzen duen agiriarena.
– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea jadanik CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala balioztatuta dagoena. Horrela bada, izangaiak hala adieraziko du bere eskabidean.
5.– Balorazio Batzordea.
Aurkeztutako eskabideak balioztatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta horrela jakinaraziko zaie izangaiei.
Eskabideak behin balioztaturik, batzordeak eginbide osagarriak egin ditzake. Horrela bada, izangaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta hura ikusita, proposamen bat egingo da, dagokion izendapena gauzatze aldera. Izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak, epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretiazko txosten arrazoituaren bidez.
Batzordeko bilera guztien akta egingo da, eta bertan jasoko dira: aurkeztutako izangaien zerrenda, egindako eginbide osagarriak (horrela balitz), eta lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko egon diren arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ez dira inolaz ere balioetsiko izangaiek deialdia EHAAn argitaratu den egunean ez dituzten merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intranetean eta web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2023ko ekainaren 30a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.