141. zk., 2023ko uztailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3605
45/2023 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
2023ko irailaren 4tik aurrera, Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko gainbegirale lanpostua hutsik geratuko da, haren titularrak erretiroa hartuko baitu. Hori dela-eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) Erizaintzako graduko edo unibertsitate-diplomaturako titulua izatea, B1 lanbide-taldekoa.
c) Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala B1 lanbide-taldean (erizaina).
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III Planean ezarritako gainerako betebeharrak.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza.
– Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboen ezagutzak.
– Karteleriaren planifikazioari buruzko ezagutzak.
– Esperientzia ospitalizatutako pazienteak zaintzen.
– Erizaintzako Unitateen kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza.
– Komunikazio-trebetasunei buruzko prestakuntza.
Lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.
3.– Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko ospitaleko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiak bete eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera Gorlizko ospitaleko Langileen Zuzendaritzara (Urezarantza Ibiltokia, 1 – 48630 Gorliz), bidali beharko dute.
Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi bezala egiaztatzea, baldin eta CV aplikazio informatiko korporatiboan jadanik egiaztatuta badaude, eta, betiere, izangaiak bere eskabidean horrela adierazten badu.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Honen bidez hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2023ko ekainaren 28a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,
M.ª. CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.