Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3597

IRAGARKIA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zatien zarata-mapak jendaurrean jartzeari buruzkoa, EBIari dagokionez 6.000 ibilgailu baino gehiagoko mugimenduak dituztenean.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarata mapak jendaurrean jartzen dira; horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira, azken argitalpena egin eta biharamunetik hasitako hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok aukera izan dezan dokumentazioa aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

Horretarako, zarata-mapak kontsultatu daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Bulego Teknikoko Zerbitzuan, bulegoko lanorduetan (Miramon pasealekua 166, 20014 – Donostia), eta Bide Azpiegituretako Departamentuko web orrian:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/errepideak/araudia-eta-agiriak/zarataren-mapa-estrategikoak?folder=47624465

Donostia, 2023ko uztailaren 17a.

Idazkari teknikoa,

ELIXABETE MARTINEZ IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala