Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3596

IRAGARKIA, Zarautz-Azpeitiako (Urola Kosta) Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedurari hasiera emateari eta Herritarren Partaidetzarako Programaren onespenari buruzkoa (GHI-023/23-L02).

4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzkoak, 13. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuaren 2023ko ekainaren 19ko Foru Aginduaren bidez Zarautz-Azpeitiako (Urola Kosta) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedurari hasiera eman zitzaion eta dagokion Herritarren Partaidetzarako Programa onetsi zen.

Adierazitako foru agindua eta Herritarren Partaidetzarako Programaren laburpena 2023ko uztailaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (134. zk.) argitaratu dira.

Donostia, 2023ko uztailaren 12a.

Idazkari teknikoa,

MARÍA TERESA IRIBARREN GOICOECHANDIA.


Azterketa dokumentala