![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3595
IRAGARKIA, Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedurari hasiera emateari eta Herritarren Partaidetzarako Programaren onespenari buruzkoa (GHI-024/23-L02).
4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzkoak, 13. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuaren 2023ko ekainaren 19ko Foru Aginduaren bidez Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala berrikusteko prozedurari hasiera eman zitzaion eta dagokion Herritarren Partaidetzarako Programa onetsi zen.
Adierazitako foru agindua eta Herritarren Partaidetzarako Programaren laburpena 2023ko uztailaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (134. zk.) argitaratu dira.
Donostia, 2023ko uztailaren 12a.
Idazkari teknikoa,
MARÍA TERESA IRIBARREN GOICOECHANDIA.