Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3585

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 151/2023 prozedura arruntean.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

151/2023 prozedura arrunta, honako hauen aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Agindua, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetarako, eta 61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda eta haren aldaketak.

Hori dela eta, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 7a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala