Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3584

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian bideratutako 15/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

15/2023 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, ezetsi egiten da Idoia Sasigain Saenz de Buruaga andreak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, epe jakin bat ireki zen epaiak betearaztearen edo langileak lekualdatzearen ondorioz zerbitzuan dauden langileek lan-poltsetan sartzeko eskaera egin zezaten.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala