![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3583
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 36/2023 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.
36/2023 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, osorik ezesten da demandatzaileak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatzen da.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 22a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.