![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3580
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 136/2023 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
136/2023 prozedura arrunta, zeinaren bidez izangai batek PLEAko zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 31ko Ebazpena errekurritzen duen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko udaltzain-kidegoko agenteen plazak jabetzan betetzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuen ebazpenaren aurka jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa (Alkatetzaren 2019ko abuztuaren 12ko 356/19 Dekretuaren bidez deitu zen prozedura hori).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko ekainaren 27a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.