Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3575

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 13koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita dekretu-proiektu bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematen diona Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia SA sozietate anonimo publikoa sortu eta haren partaidetzak erosteko.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 10eko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia SA sozietate anonimo publikoa sortzeko eta haren partaidetzak erosteko baimena emateari buruzko dekretu-proiektuari.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin behar da, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta bertan jasotako salbuespen-kausarik ez badago.

Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia SA sozietate anonimo publikoa sortzeko eta haren partaidetzak erosteko baimena emateari buruzko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa bai eta Legegunea euskal araudiaren atarian ere (https://www.legegunea.euskadi.eus)

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala