Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3569

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu zuzendariak jakinarazten baitu zehapen-prozedurako instruktorearen ebazpen-proposamena.

Aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean dago identifikatuta) ebazpen-proposamenaren testu osoa ikusi ahal izango du, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko du (Donostia kalea 1, 9. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako edozein lurralde-bulegotara:

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du haren edukia (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)

Halaber, hamabost (15) egun baliodun ditu alegazioak egiteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.

Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ÁNGELES ALONSO PRIETO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala