Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3560

862/2023 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez akats material bat zuzentzen baita azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenean, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko azaroko zikloko destinoen eskaintza argitaratzekoan (hain zuzen ere, A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko kategorien / lanpostu funtzionalen I. eranskineko akats material bat zuzentzen da).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, eta haien artean dago Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Teknikoa kategoria (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.). Hain zuzen, lekualdatze-lehiaketaren prozesu hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautuko da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako. Gero, ebazpen hori abenduaren 14ko 570/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (abenduaren 28ko EHAA 258 zk.).

Ebazpenaren I. eranskineko 39., 40. eta 41. orrietan Psikologo Klinikoa kategorian / lanpostu funtzionalean eskainitako destinoak zerrendatzen dira. Zehazki, 39. orrian honako destino hau eskaintzen da:

Arabako Osasun Mentaleko Sarea - Osasun Mentaleko Sarea-Komunitateko/Anbulatorioko Arreta / Zabalganeko OMZ-Vitoria-Gasteiz / Salburuko OMZ-VitoriaGasteiz / Lezako Ospitalea-Laguardia / Lautada-Aguraingo OMZ-Agurain/Salvatierra / Arreta - Helduak-Osasun MentalekoUnitatea - Helduak-Osasun Mentaleko Unitatea - Helduak / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Ez espezifiko gehiago / 2HE Mugaegunik gabe.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 27ko 863/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Teknikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak. Ebazpen horren III. eranskinean, zeinak destinoen behin-behineko esleipena jasotzen baitu, behin-behinean esleitu zen aipatutako destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 82/2023 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 23ko EHAA, 15. zk.), argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Teknikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak. Aipatutako destinoa behin betiko esleitu zen ebazpenaren III. eranskinean, destinoen behin betiko esleipena jasotzen baita bertan.

Destinoaren deskribapena idazketa berberaz jaso da destinoen behin-behineko eta behin betiko esleipenei buruzko ondorengo ebazpenetan, eta destinoa behar bezala esleitu da.

Egiaztatu da destino hori deskribatzen duen testua, honen bidez zuzentzen den ebazpenean agertzen den bezala idatzia, ez datorrela bat errealitate fisikoarekin eta administratiboarekin. Idazketa-akatsak ez dio inola ere eragiten destinoaren izaerari, ezta destinoaren esleipenari ere, zuzena izan baita, baina egokia da idazketa zuzentzea, destinoaren deskribapena errealitatera egokitzeko, inor nahastu ez dadin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpena (azaroaren 30eko EHAA 238. zk.) zuzentzeko. Hain zuzen, 513/2021 Ebazpenaren bidez Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, eta bertan dago Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria / lanpostu funtzionala. Gero, ebazpen hori abenduaren 14ko 570/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (abenduaren 28ko EHAA 258 zk.). Hala, zuzenketa hau egiten da:

Azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren I. eranskinean horrela jasotzen da destinoa:

Osasun Mentaleko Sarea-Komunitateko/Anbulatorioko Arreta / Zabalganeko OMZ-Vitoria-Gasteiz / Salburuko OMZ-Vitoria-Gasteiz / Lezako Ospitalea-Laguardia / Lautada-Aguraingo OMZ-Agurain/Salvatierra / Arreta - Helduak-Osasun MentalekoUnitatea - Helduak-Osasun Mentaleko Unitatea - Helduak / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Ez espezifiko gehiago / 2HE Mugaegunik gabe

Honela zuzendu behar da:

«Arabako Osasun Mentaleko Sarea

Osasun Mentaleko Sarea - Komunitateko/Anbulatorioko Arreta / Salburuko OMZ (Vitoira-Gasteiz) / Zabalganeko OMZ (Vitoria-Gasteiz) / Lezako Ospitalea (Guardia) / Lautada-Aguraingo OMZ (Agurain) / Helduen arreta - Helduen Osasun Mentaleko Unitatea - Helduen Osasun Mentaleko Unitatea / Goizez - Goizez 08:00-15:00 - Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2.HE - Derrigortasun-datarik gabe».

Ikus daitekeenez, zuzenketa bakarra da zerrendan Zabalganeko OMZren eta Salburuko OMZren ordena trukatzea. Ordena zuzena alderantzizkoa da; hau da, lehenik, Salburuko OMZ jarri behar da, eta, bigarrenik, Zabalganeko OMZ. Destinoa deskribatzen duen gainerako informazioa bere horretan mantendu behar da.

Bigarrena.– Ondorengo ebazpenetako destinoaren deskribapenaren idazketa ebazpen honetan zuzentzen den hasierako idazketaren erreplika hutsa denez, deskribapen horiek ebazpen honetan jasotako zuzenketaren eraginpean geratzen dira, eta, beraz, horiek ere zuzendu egiten dira.

Halaber, zuzenketak lanpostu horretaz jabetzeko agiriaren idazketari eragiten dio, hasierako idazketa kopiatzen baitu hark; beraz, hura ere zuzendu egiten da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Beste ekintzetan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala