139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3559
788/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 408/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Teknikaria kategorian (Prebentzioko, Segurtasuneko eta Higieneko Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 408/2023 Ebazpena, Goi Mailako Teknikaria kategorian (Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Iciar Saldaña Gomollón andrearen izendapena bigarren epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea Juan Luis Fernández Elorduy jauna bigarren epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea Juan Luis Fernández Elorduy jaunaren izendapena bigarren epamahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea Antonio Otegui Recio jauna bigarren epamahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.