139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3556
718/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 411/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 411/2023 Ebazpena, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Luis Martínez Martínez jaunaren izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.
b) Izendatzea Juan Antonio Mendizabal Larrañaga jauna epaimahaiburu ordezko.
c) Errebokatzea Zuriñe Madinabeitia Abad andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.
d) Izendatzea Juan Antonio Martínez Martínez jauna lehenengo epaimahaikide titular.
e) Errebokatzea Juan Antonio Martínez Martínez jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
f) Izendatzea Pilar Maestre Uribarri andrea lehenengo epaimahaikide ordezko.
g) Errebokatzea Hugo Martínez Herrero jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.
h) Izendatzea Félix Menéndez Pérez jauna hirugarren epaimahaikide titular.
i) Errebokatzea María Teresa Maestre Martínez andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.
j) Izendatzea Vanesa Maestro Rodríguez hirugarren epaimahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.