139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3553
710/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 417/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Erdi Mailako Tituluduna kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala, eta Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikarien lanpostuak barne, eta baita Arkitektura Teknikoan eginkizunak garatzeko ezagutza espezifikodun postuak ere), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 417/2023 Ebazpena, Erdi Mailako Tituluduna kategoriako (Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala, eta Administrazioko eta Kudeaketako Erdi Mailako Teknikarien lanpostuak barne, eta baita Arkitektura Teknikoan eginkizunak garatzeko ezagutza espezifikodun postuak ere) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea María Francisca Cantabrana González andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa
b) Izendatzea Ana María Fernández de Aranguiz Urteaga andrea hirugarren epaimahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.