139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3551
698/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 419/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 419/2023 Ebazpena, Ingeniari Teknikoa kategoriako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Juan José Alegre Alegre jaunaren izendapena epaimahaiburu titular gisa.
b) Izendatzea Begoña Carranza Arana andrea epaimahaiburu titular.
c) Errebokatzea Begoña Carranza Arana andrearen izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.
d) Izendatzea Igor Astarbe Escudero jauna epaimahaiburu ordezko.
e) Errebokatzea María del Coro Zubelzu Jaca andrearen izendapena idazkari titular gisa.
f) Izendatzea Juan José Pascual Serrano jauna idazkari titular.
g) Errebokatzea Juan José Pascual Serrano jaunaren izendapena idazkari ordezko gisa.
h) Izendatzea Urtzi Larrazabal Santos jauna idazkari ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.