139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3549
661/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 404/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Ingeniaria) kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 404/2023 Ebazpena, Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria (Goi Mailako Ingeniaria) kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Igor Astarbe Escudero jaunaren izendapena epaimahaiburu titular gisa.
b) Izendatzea Nerea Aranguren Uriarte epaimahaiburu titular.
c) Errebokatzea Nerea Aranguren Uriarte andrearen izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.
d) Izendatzea Miguel Ángel Bermúdez Díez jauna epaimahaiburu ordezko.
e) Errebokatzea Juan Hernández Miranda jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.
f) Izendatzea Fernando Asensio Olabarria jauna hirugarren epaimahaikide titular.
g) Errebokatzea Fernando Asensio Olabarria jaunaren izendapena.
h) Izendatzea Saioa Artaza Azpiazu andrea.
i) Errebokatzea Juan José Alegre Alegre jaunaren izendapena idazkari titular gisa.
j) Izendatzea María Carmen Matthies Baraibar andrea idazkari titular.
k) Errebokatzea María Carmen Matthies Baraibar andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.
l) Izendatzea María Isabel Bilbao Iturribarria andrea idazkari ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.